Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

EiTB berritzeko parte-hartze prozesua.

2019.eko urtarrilak 28

EiTB berritzeko parte-hartze prozesuaren barruan, ikus-entzunezkoen enpresa-sektoreari eta elkarteen sareari egin zitzaizkien lehenengo kontsultak. Gero, herritarrek parte hartzeko tailer presentzialak antolatu ziren eta, horrekin batera, online parte-hartzea ere egin zen.

Hirugarren fase batean, erakunde publikoko profesionalen ekarpenak jasotzeko kontsultak egingo dira.

Parte-hartze prozesu osoa amaitzen denean, ideia eta iritzi guztiak dokumentu bakarrean bilduko dira eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da. Azken dokumentu horri esker EiTB berritzeko lanek aurrera egin ahal izango dute.

Eusko Legebiltzarraren webguneko esteka honetan parte-hartze prozesuari buruzko informazioa dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau