Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Agenda Basque Country 2030. Ondorioak

2018.eko maiatzak 02

Basque Country 2030 Agendan islatuta dago Gobernu Programak eta hori garatzen duten politika sektorialek zenbateraino bat egiten duten Garapen Jasangarriaren Helburuei (17 GJH) lotutako helburu eta jomugekin, bai eta azken horiei zer nolako ekarpena egiten dien ere. Horrela, Gobernu Programa eta Nazio Batuen Agenda lotzen ditu, agenda horren espirituari erantzunez, kontuan hartuta Garapen Jasangarriaren Helburuak ez direla sortzen zer egin behar dugun esateko, baizik eta testuinguru unibertsal komun bat definitzeko, lehentasunak finkatzen lagunduko diguna, gure lurraldearen egoera aintzat hartuta. Eusko Jaurlaritzaren jardute-gaitasunaren eremuan dauden gai eta konpromisoetan ardaztuko da, nagusiki.

Tresna erraza da, argia eta erabilerraza, eta  jomugen, plangintza-tresnen, legegintza-ekimenen eta adierazleen enuntziatuak baino ez ditu jasotzen; horiek guztiak zehatz garatzen dira Gobernu Programaren esparruan.

Eta beti zabalik dago, parte hartzeko aukera izan dezaten erakundeek eta eragile publikoek eta pribatuek,  Garapen Jasangarriaren Helburuetan eragiten duten jarduera-eremuetan dihardutenek.

Dokumentua, 2018ko apirilaren 11n onartu baitzen Gobernu Kontseiluan, hurrengo urratsa da, Euskal Gobernuak bere politika publikoak 2030 Agendaren desafioen arabera bideratzeko duen erabakitasunean. Lehenengo Euskadi Basque Country 2030 Agenda da, eta 2016–2020 aldia hartzen du.

Informazio gehiago

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau