Gobernuaren proposamenak Osasuna
qrcode

Kontsumobidek herritarren kezkak eta ardurak jasotzen ditu partaidetza-prozesuan

2016-05-11

Kontsumobidek Kontsumitzailearen Eskubideen Mundu Eguna aprobetxatu nahi izan du, herritarrek bertan eztabaida dezaten erakundeak egiten duen lanaz kontsumitzaileen eskubideen babesari dagokionez. Horrela, espazio honi eta sare sozialei esker, herritarren kezkak eta ardurak zuzenean ezagutzeko aukera izan du Kontsumobidek; eta ondorioz, eskaintzen dituen zerbitzuak eta laguntza ahalik eta hobeto egokitu ahal izango ditu benetako beharretara.

Aldi berean, Kontsumobidek argitaratutako 2015eko Memoria aprobetxatuz, oinarrizko zenbait datu eskaini ditu institutuaren jardueraren berri emateko.

Eztabaida fasea bukatuta, eta jasotako partaidetzak eskertuz, bukatutzat ematen da eztabaida.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan