NIK Cartera Digital
Citizen petitions Culture and Linguistic Policy
qrcode

Euskara iOS operazio sisteman (eta sarean orokorrean)

2023 June 12
Not answered yet
60 %In favor
5 votes (3/2)
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.

Kaixo. Laguntza eske nator. Argi dago dagoeneko teknologia erabat txertatuta daukagula gure egunerokotasunean. Batez ere, sakelekoarekin. Sakelekoarekin jaikitzen gara eta sakelekoarekin oheratzen gara. Sakelekoarekin ordaintzen dugu, sakelekoarekin egiten ditugu erosketak, medikuarekin hitzordua hartu, komunikatu, sare sozialak bor-bor erabili. Neroni Apple-ren erabiltzailea naiz. Baina Applen, Android-ek ez bezala, iOS operazio sistemak hizkuntza lehenetsia euskara jartzeko modurik ematen. Nire kezka hau Apple-lek horretarako duen bidetik helarazi nien. Baita ere, sare sozialetatik gauza bera egiteko animatu nuen jendea (ez dakit zenbaterainoko oihartzuna izan duen). Baina tamalez ez dut uste kasu handirik egin digutenik. Horretarako, zuek ere beraiekin harremanetan jarri eta presioa egiteko eskatzen dizuet. Eta baliabideak behar badituzte, jartzeko. Berdin gainuntzeko app eta sare sozial erabilienekin. Bestalde, gaur egungo nerabeek sareetan dena gaztelaniaz kontsumitzen dute. Badakit hainbat sare sozial euskaraz jarri daitezkeela (iOS-en ez, Android -en bakarrik) baina ez dago ohiturarik hauek euskaraz jartzeko. Ez dutelako nahi edo ez dutelako horren berririk. Hauek euskaraz jartzera eta erabiltzera bultzatzeko kanpainak egitea ere komenigarria dela iruditzen zait. Zenbat eta euskara kontsumo handiagoa sarean, orduan eta euskarazko aplikazio gehiago izango ditugu. Badakit ezin dela hizkuntza lege bat ezarri arlo honetan. Baina behintzat, bidea erraztu eta bultzatu daiteke. Eskerrik asko.

Argument in favour
  • Europa mailako legea sustatu beharko litzateke hizkuntza gutxituak dituzten eremuetan merkatuaren % bat kontrolatzen dutenek, demagun % 15, hizkuntza gutxitu horretan zerbitzuak edo produktuak eskaintzeko derrigortasuna izan dezaten. Bestela zigorra.
    2023 June 19
  • Erabat ados. Nahitaezkoa da euskara sustatzea eta normalizatzea teknologia berrietan zein ikus-entzunezkoetan.
    2023 June 20
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
Arguments against
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
2 comments
  • Photo Uhaitz
    2023 June 20

    Erabat ados. Nahitaezkoa da euskara sustatzea eta normalizatzea teknologia berrietan zein ikus-entzunezkoetan; hizkuntza gutxitua da eta guztion babesa behar du.

    Gainera, herri-aginteei dagokienez, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko azaroaren 24ko 10/1982 Legeak ere honakoa jasotzen du:

    26. artikulua
    Euskal herri-aginteek neurri egokiak hartuko dituzte eta beharrezko bitartekoak jarriko gizarte-bizitzako alor guztietan euskararen erabilera sustatzeko, herritarrek salerosketako, kulturako, elkarteetako, kiroletako, erlijiozko edota beste edozein motatako jarduera guztiak euskaraz garatu ahal izan ditzaten.

  • Photo Iñaki Viggers San Mamés
    2023 June 12

    Hola Ander,

    Presionar desde el gobierno para que las empresas tengan una versión en euskera de sus productos es ilegal, en parte porque atenta contra principios constitucionales como el de "libertad de empresa en el marco de la economía de mercado" (art. 38 CE) y la libertad de expresión (art. 20).

    También sería un mal e irresponsable uso de recursos públicos solventar la obsesión por un idioma regional, ya que la Comunidad Autónoma Vasca tiene necesidades más apremiantes. Ejemplos de éstas las puedes constatar en varias peticiones en Irekia relacionadas con la carestía de viviendas, las quejas de interinatos a perpetuidad, las incongruencias en las OPEs, los excesivos peajes y las severas deficiencias en el sistema escolar, por no hablar de tantas fallas de un "Estado del Bienestar" que nunca ha tenido razón de ser.

    Tu reconocimiento de que los adolescentes optan por consumir solo información en español es claro indicio de que seguir gastando recursos públicos en el euskera es buen negocio para unos pocos y un perjuicio del resto de la población. Esa observación que haces aplica también en la inmensa mayoría de adultos, lo cual recrudece la impertinencia de tratar de forzar el euskera en la sociedad. En todo caso a la población de la CAV, especialmente aquella que no sabe inglés ni chino, le conviene conservar el idioma español en vez de quedar completamente marginada en aras de una tiranía del dialecto aldeano.

Comments are disabled for this document