Enplegu sailburuordearen balorazioa, apirileko langabeziaren datuei buruz
Apirilean, pandemia hasi zenetik, Euskadi langabeen kopururik txikienera iritsi zen. Datu kezkagarria da, ez baitugu galdutako enplegu guztia berreskuratzea lortu.
Baina itxaropenerako datua da, zeren
- Gure ekonomiaren erresistentzia sendotzen du
- Eta susperraldi hori argiagoa da industrian, hori baita daukagun indargune Nagusia
Baina, gainera, apirilean ziurgabetasuna izateko arrazoi asko egon dira: txertoei buruzko zalantzak, aste santuko mugikortasun-murrizketak, enpresa garrantzitsuen krisia eta, hala ere, enpleguak uste baino hobeto erantzun du.
Gainditu gabeko irakasgaiak ditugu oraindik.
- Behin-behinekotasuna oso handia da krisiaren aurretik bezala.
- Luzaroko langabeen kopuruak gora egin du
- Emakumeen langabezia handiagoa da oraindik ere.
Horregatik, une honetan hiru erronkak hauek dira:
- Gaixotasuna geldiarazteko txertoa zabaltzea eta jarduera ekonomikoari lasaitasuna eskaintzea.
- Inbertsioei eta enplegua sortzeari laguntzen jarraitzea
- Enplegu berria kalitatezkoa izateko politiketan murgiltzea.