NIK Patrika Digitala
Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

Ikerketa eta berriztapen teknologikoa (Gobernu Bilera 2016-10-18)

2016-10-18

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren agindu bat onartu du gaurko bileran. Agindu horren bidez ikerketa eta berriztapen teknologikorako diru-laguntzak deitzen dira, unibertsitatearen eta enpresen artean 2017-2018ko aldian jarduerak egiteko aurreikusitako fondoen kontura.

Deialdi honen bidez diru-laguntzak emango dira, 283.578 euroko zenbateko globalean, unibertsitatetik enpresetara, enpresa horien interesekoak diren arloetan, ezagutza transferitzea helburu duten ikerketa-proiektuak egiteko. Unibertsitate-taldeak, enpresako pertsonalaren parte-hartzearekin, gauzatu beharko ditu proiektuak; erakunde laguntzaileetako ikertzaileek ere izango dute parte hartzeko aukera.

Parte hartzen duten enpresek, gutxienez, proiektuaren kostu osoaren % 10 finantzatu beharko dute,  eskudirutan, eta diru hori ikertzaileen kargu-sarietarako erabili ahal izango da. Ondorio horietarako, lankidetza-hitzarmen bat izenpetuko da unibertsitate onuradunaren eta enpresaren artean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko