
Akordioa, Dantzan.com - Dantza sustatu eta hedatzeko elkarteari zuzeneko diru-laguntza ematen diona, urteko jarduera finantzatzeko, 2013an. (2013-11-19(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)
LABURPENA
25.000 EURO DANTZAN.COM ELKARTEARENTZAT
Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Dantzan.con Dantza Sustatu eta Hedatzeko Elkarteari 25.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du, 2013 urtean elkarte horrek dantza tradizionalak irakasten, praktikatzen eta erakusten egiten duen lana finantzatzeko, eta dantzaren ikerketa, ezagutza eta zabalkunde lanak finantzatzeko.
Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: kopuruaren %75 laguntza onartu ondoren, eta gainerako %25 berriz, laguntzaren justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikazio hau faktura originalak (edo kopia konpultsatuak) aurkeztuta egingo da, burututako jardueren inguruko txostenarekin batera. Dokumentazioa aurkezteko epea 2013ko abenduaren 31n amaituko da.