NIK Patrika Digitala
Berriak Lehendakaritza
qrcode

ACOP - Komunikazio Politikoaren II. Nazioarteko Topaketaren bukaera

2012-06-16

Gaur goizean bukatutzat eman da ACOPek Bilbon antolatu duen II. Nazioarteko Topaketa; egun batzuez, ekimen honek komunikazio politikoaren profesional ospetsuenak bildu ahal izan ditu, bai aholkularitzaren alorrekoak eta bai akademiaren alorrekoak. Nazioarteko hogei txostengilek baino gehiagok aurkeztu dituzte AlhóndigaBilbaon, ostegunetik gaur larunbatera arte, komunikazio politikoaren oraingo gai eta joera interesgarrienak.

Halaber, topaketa baliagarria izan da berriki egindako ikerketen panel akademikoak aurkezteko, eta baita tailer praktikoak ere egiteko, gai hauei buruzkoak: oratoria, media-training, negoziazioa, krisiaren komunikazioa edo interneteko bideo politikoak.

Goiza hasteko, “Political Communication Research: The state of the arte” izenburuko mahai-ingurua egin da. Saio honetan aritu dira Steven Dong (Tsinghuako Unibertsitatea, Txina), Gianpietro Mazzoleni (Università degli Studi di Milano, Italia) eta Margaret Scammell (London School of Economics, Erresuma Batua).

Horren ostean, ikerketa-panelaren aurkezpena egin da, Mario Gurrionerok moderatuta.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @jrvirgili
    2012-09-17

    Comentario de Twitter:
    @Jurdan Puedes verlo tú mismo en http://t.co/DkcxLhz7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan