
Sonia Díaz de Corcuerak Trafikoa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen 2022ko Egutegia aurkeztuko du
2022.eko urtarrilak 27, 09:30 2022.eko urtarrilak 27, 11:00 Sonia Díaz de Corcuerak Trafikoa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen 2022ko Egutegia aurkeztuko duSonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak ostegunean, urtarrilaren 27an, 9:30ean aurkeztuko du Ertzaintzak 2022an, udaltzaingoekin lankidetzan, gauzatuko duen Trafikoa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen Egutegia.
Lan-bilera Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzan egingo da, eta bertan izango dira Aitor Lete Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria, Iñigo Ibarra Ertzaintzako Trafikoko Buruzagitza Nagusiko intendentea eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaltzaingoen ordezkariak, bai eta Ertzaintzako trafikoko lurralde-unitateen arduradunak ere.