
ERTZAINTZAREN ETA UDALTZAINGOAREN DEIALDI BATERATUKO HAUTAPROBAK BILBAO EXHIBITION CENTERREN
2020.eko uztailak 16, 10:30 2020.eko uztailak 16, 11:00 ERTZAINTZAREN ETA UDALTZAINGOAREN DEIALDI BATERATUKO HAUTAPROBAK BILBAO EXHIBITION CENTERRENGuztira 5.550 pertsona daude deituta Ertzaintzako oinarrizko eskalako 700 agente plaza eta Euskadiko 26 udaletako beste 111 udaltzain plaza betetzeko hautaprobetara. Onartutako 5.550 pertsona horietatik 4.057 (% 73) gizonezkoak dira eta 1.493 (% 27) emakumezkoak. Datuen analisitik ondorioztatzen denez, 3.217, hau da, % 57,9, Bizkaikoak dira, 1.112, hau da, % 20, Gipuzkoakoak eta 693, % 12,5, Arabakoak.
Azterketak Bilbao Exhibition Centerreko bost pabiloitan egingo dira, segurtasun-tarteak bermatzeko, eta bi sarbide izango dira BECen iparraldera eta hegoaldera. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako pertsonalak gel hidroalkoholikoa banatuko du. Azterketa egitera doazen izangaiek maskara jantzi beharko dute.
10:30 Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak deialdi bateratuko (Ertzaintzaren 29. Promozioa eta Udaltzaingoaren 4.a) hautaprobei buruzko adierazpenak egingo ditu 1. pabiloian.
8:15 Hedabide grafikoek argazkiak atera ahal izango dituzte proben hasieran BECeko 1. pabiloian.