
Ibilgailuen salerosketan informaziorako eskubidea arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Arau honen bidez, kontsumitzaileek ibilgailu berrien eta bigarren eskukoen salerosketan informazioa jasotzeko duten eskubidea arautu nahi da, kontratu aurreko informazioari, dokumentazioari, eskaintzei eta publizitateari dagokienez, besteak beste.
Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.
Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.