
200€-ko diru-laguntza
Kaixo,
Pasa dira hilabeteak diru laguntzak 7 urte betetzen duten arte luzatuko zirela iragarri zenetik. Bidean, hilero 200€-ko diru-laguntza bukatu zaigu hainbat familiari
Noiz sartuko dira indarrean agindutako diru-laguntza horiek?
Mila esker.
-
-
Hace 5 días
Lehenik eta behin eskerrik asko Irekiaren bitartez Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailarekin harremanetan jartzeagatik.
Aurtengo lehen hiruhilabetean Gobernu Kontseiluak seme-alabengatiko laguntzen dekretu berria onartuko du. Hori onartzean 0-4 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiek hilabetean 200 euro kobratuko dute, aurtengo nobedadea hauxe da: laguntza 4 urtera arte luzatuko da. Familia ugarien eta guraso bakarreko familien kasuan 100 euroko gehigarria mantenduko da 4 urtetik 7 urtera arteko seme-alabentzat. Araua indarrean sartzean neurriak 2026ko urtarrilaren 1erainoko atzeraeraginkortasuna izango du.

