Peticiones ciudadanas Empleo y Políticas Sociales
Es

ARRETA GOIZTIARRA

5 de junio de 2018
100 %a favor
1 voto (1/0)

Kaixo,

Zertan da Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoari buruzko Dekretua?

Dekretu proiektua aurkeztu zen, baita herritarren parte-hartzearen bidez iradokizunak jaso ere. Zertan da behin betiko proiektua? Noizko? Hartu al dira kontuan herritarren ekarpenak?

Zuek zer erantzungo zain,

Aritz

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    7 de junio de 2018

    Aritz estimatua, zure kontsultari erantzunez:
    «Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektua» egiteko prozedura aurrea doa, pausoz pauso. Hori dela eta, gaurko egoera ondokoa da:
    - Herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruzko fasea bukatu da. Jarraian, fase horretan aurkeztutako ekarpenak aztertu dira, hain zuen ere, Irekia atarian egindako kontsulta publikoari dagokion izapidean aurkeztutakoak.
    - Aurkeztutako ekarpenak aztertu ondoren, erabaki da aldaketa batzuk egitea hasierako testuaren edukian.

    Horren ondorioz, sortutako testu berria, aldez aurretik, onestu behar da.
    Ondo izan.