Peticiones ciudadanas Gobernanza Pública y Autogobierno
Es

Erregistro Elektronikoa

1 de junio de 2018
100 %a favor
1 voto (1/0)

Kaixo,
EAE-n, Egoitza Elektronikoa sortu zenean, oker ez banabil, eskabide orokorra egiteko aukera zegoen, baina orain aukera hori ez dago. Udalerri gehienetan aldiz eskabide orokorra elektronikoki aukera egiteko badago, baina Eusko Jaurlaritzari bideratutako idazkiei dagokionez, zero patatero.
Agian honek eman dezakeen inpresioa, zera izan daiteke, galdera arraro bat egiten ari naizelakoa, baina edonolako helegite, erreklamazio, edo eskabide espezifiko egiteko aukera galtzen da horrela, eta zoritxarrez, Zuzenean-eko bulegoak saturatzera darama.
Mesedez, dagoen azpiegitura elektroniko zabala ikusita, teknikoki gutxi kostatuko litzateke aukera hau jartzea Egoitza Elektronikoan. Nafarroako Gobernuaren Egoitza Elektronikoan adibidez, aspalditik dago eskura.
Eskerrik asko aldez aurretik,

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
2 comentarios
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • 6 de junio de 2018

    Kaixo,Beraz:1. Aurreikusita dago eskabide orokorra elektronikoki egiteko aukera jartzea?2. Zer data edo eperen barruan?

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    6 de junio de 2018

    Lagun hori:

    Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan ez dago edozein agiri aurkeztu ahal izateko Erregistro Orokorrik, beste administrazio askotan dagoen bezala. Izan ere, Eusko Jaurlaritzan, Erregistro Elektronikoa prozedura administratiboen tramitazioarekin integratua dago. Horrela, kanal elektronikoa erabilgarri duten prozedurek bakarrik erabiltzen dute Erregistro Elektronikoa.

    Gaur egun, lanean ari gara edozein agiri aurkeztu ahal izateko Erregistro Orokorra martxan jartzeko. Bitartean, Euskadi.eus webgunearen orri guztietan, “Kontaktua” ( https://goo.gl/gVzsVM ) delako zerbitzua dago, eta haren bidez, edozein kontsulta, kexa edo iradokizun helaraz daiteke.

    Eskerrik asko Irekiaren bitartez parte hartzearren.