(ebaluazioan)

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/pages/2902

Irekia

ZER DA IREKIA?

Irekia zuzeneko komunikaziorako bide bat da.

Herritarren eta administrazioaren arteko komunikazioa

ahalbidetzen du Internet bidez.

Irekia leiho bat,

eta herritarrei erakusten die Administrazioak zer lan egiten duen.

Halaber, lan horretan parte hartzeko eta hari laguntzeko aukera ematen du.


Irekia, esan bezala, Interneteko atari bat da, eta 2010eko urtarrilaren 25ean jarri zen abian.

Gobernu Irekiaren Zuzendaritza arduratzen da Irekia koordinatzeaz,

baina atarian Eusko Jaurlaritzaren barruan eta

haren mendeko erakundeetan erantzukizunen bat daukaten

pertsona guztien lana agertzen da.                                                         

 

ZEIN DIRA GOBERNU IREKIAREN EZAUGARRIAK?

 

Gardentasuna

Gardentasuna da gobernu irekiaren printzipio garrantzitsuena.

Horrek esan nahi du Jaurlaritzak herritarrei informazioa eta datuak ematen dizkiela

denbora errealean honako alderdi hauei buruz:

  • zer egiten duen,

  • zer erabaki hartzen dituen,

  • zer plan dituen.

Irekian honako hauek topatuko dituzu: egunerokotasunari lotutako albisteak,

Jaurlaritzaren jardueren agenda, bideoak, hemeroteka...

 

Parte-hartzea

Parte-hartzea da gobernu irekiaren beste printzipioetako bat.

Izan ere, herritarrek badaukate zer esana Jaurlaritzan.

Herritarrek aukera dute legeei, dekretuei eta Jaurlaritzak hartzen dituen

neurriei buruzko iritzia emateko eta haien gainean eztabaidatzeko.

Ideiak eta debateak proposatzeko edo kontsultak egiteko aukera ere badute.


Irekian herritarrek parte hartzeko 2 toki dituzte
:

 

  • Jaurlaritzaren proposamenak:

Jaurlaritzako sailak zerbait prestatzen ari direnean,

lege-aurreproiektu bat idazten dutenean edo beste ekimenen bat abiarazi nahi dutenean,

herritarrek horiei buruzko galderak egin edo iritziak eman ditzakete atal horretan.

 

  • Herritarren proposamenak:

Atal horretan herritarrek proposamenak egin ditzakete

Jaurlaritzak egitea nahi dutenari buruz.

Proposamen horiek Jaurlaritzaren barruan dagokion gaiaren ardura dutenek jasotzen dituzte eta,

gero, lan-taldeek aintzat hartzen dituzte legeak,

planak edo dekretuak prestatu behar dituztenean.

 

Lankidetza

Lankidetza da gobernu irekiaren beste printzipioetako bat.

Jaurlaritzaren iritziz, garrantzitsua da

herritarrei entzutea eta haiekin lankidetzan jardutea,

harreman estuagoak bultzatzen dituen gizarte bat eraiki ahal izateko.

Horregatik lan egin nahi du Eusko Jaurlaritzak herritarrekin,

enpresekin eta Euskadiko gainerako administrazioekin.

 

IREKIAren TRESNAK

Sare sozialak

Jendeak iruzkinak egiteko,

iritzia emateko eta bere kezkei buruz hitz egiteko baliatzen ditu.

Jaurlaritzak sare sozialak erabiltzen ditu:

  • jendeak esaten duena entzuteko.

  • egiten duenari buruzko informazioa emateko.

Beste blog, web orri, foro eta hedabideetan esaten dutena

ere kontuan hartzen du.


Creative Commons By

Irekian agertzen den informazio guztia (testuak, bideoak eta abar) nahieran erabili daiteke,

Creative Commons By lizentzia dauka-eta.

Horrek ez du esan nahi, ordea, obra horiek eskubiderik ez dutenik,

baizik eta informazioa partekatu, kopiatu eta erakuts daitekeela

baina egilea aipatuta beti.

 

Open Data Irekia

Herritar, enpresa, erakunde edo instituzio publikoren batek Irekiako materiala erabili nahi badu

edo antzeko espazioaren bat sortu nahi badu Interneten,

doan eta libreki egin dezake.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzak software librea erabiltzen du.

OpenIrekia deitzen da.


Open Data Euskadi

Datu irekiak dituen jabetza-lizentzia bat da.

Tresna horren bidez beste pertsona eta erakunde batzuek partekatu,

erabili eta ustiatu ditzakete Eusko Jaurlaritzak dauzkan datu publikoak eta beste zerbitzu batzuk

sor ditzakete datu horietan oinarrituta.