(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Eusko Jaurlaritzak erakundeak 2021eko Elkarlan Sarietan parte hartzera gonbidatzen ditu

2 parte hartze
Aurkezpena
2021-10-02 - 2021-11-02

Eusko Jaurlaritzak 2021eko Elkarlan Sariak aurkeztu ditu.


Aurten 4 sari emango dira.


Sari bakoitza 9.000 eurokoa izango da.

 

Aurten, sari hauek ematen diren zazpigarren urtea da.

 

Zer dira 2021eko Elkarlan Sariak?

 

Elkarlan sariekin, Eusko Jaurlaritzak lortu nahi du:

  • herritarrek parte har dezatela,
    elkarrekin pertsona guztientzat gizarte hobe bat sortzeko.
  • elkarlanean egiten diren proiektuak ezagutzera ematea.
  • proiektu berritzaileak eta bultzatzen dituzten pertsonak ezagutzera ematea.
  • beste pertsona eta erakunde ezberdinek parte hartzera laguntzea,
    horrela Euskadin ikasketa eta elkarlanerako sarea sortzeko.

 

Gainera, aurtengo sariek beste 2 helburu hauek ere dituzte:

 

1.- Euskadiko ahalduntze proiektu berritzaileak ezagutzera eman.
Hau da, pertsona bat edo pertsona talde bat indartsuago
eta independenteago egiteko modu berriak dituzten proiektuak.

 

Hau Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Liburu Zuriko

konpromisoetako bat da.

 

2.- Herritarrek gehiago parte har dezaten modu berriak sortzen

lagunduko duten pertsonen eta proiektuen sare bat bultzatzea.


Hau da 2021-2023 OGP Euskadiko Ekintza Planeko 3. konpromisoa.

 

Zer proiektu mota aurkez daitezke?

 

Sarietara irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuen

proiektuak aurkez daitezke.


Proiektuek erantzun behar dute gizarteko erronka diren gai hauei:

  • osasuna
  • ingurunea
  • ekonomiaren garapena.
  • ikaskuntza eta kultura.
  • gizarte kohesioa, hau da, pertsona guztien iritzia
    kontuan hartzen duen gizarte bateratua.
  • gobernantza, hau da, gobernatzeko modu berri bat
    eraginkorra, kalitatezkoa eta emaitza onak dituena.

 

 

 

 

 

 

#Elkarlan2021
Eztabaida
2021-10-02 - 2021-11-23
100 %alde
2 boto (2/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Nola parte har dezakete herritarrek?

 

Herritarrek gustukoen dituzten proiektuei

botoa eman diezaiekete Irekiako web-orrian.

 

Herritarrek gehienez 4 proiekturi eman diezaiekete botoa.

 

Herritarrek bozkatzeko epea azaroaren 3an hasten da

eta azaroaren 24ean amaitzen da.

 

Boto gehien dituzten 4 proiektuek 2 puntu gehiago jasoko dituzte.


2 puntu horiek proiektu bakoitzari hautapen batzordeak

ematen dizkien puntuetara gehituko dira.

Informazio gehiagorako: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027607

Aurreko urteetan saritutako proiektuak

ikus daitezke klik eginda HEMEN.

 

Anima zaitez eta parte hartu!

2 iruzkin
  • Irekia
    2021-11-19

    Estimado Juan Carlos, a través de este enlace:
    https://www.gardena.euskadi.eus/premios-elkarlan-convocatoria-2021/webgar00-contgen/es/
    puede ver todas las candidaturas presentadas y votar aquellas que le resulten interesantes. Le recuerdo que el plazo para realizar la votación finaliza el lunes 22 de noviembre.
    Gracias por su participación

  • 2021-11-12

    Donde puedo ver los propuestos a los premios

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2021-11-24 - 2021-12-23
2021eko Elkarlan Sarien ondorioak