0
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
Lehendakariaren Urte Amaierako Mezua
Transkripzioa
(musika)
Arratsalde on.
Urte amaierako une berezi honetan,
gogoeta eta konpromisoa
zuok guztion aurrean
partekatu ahal izatea eskertzen dut.
Hemen eta mundu osoan.
Nola asmatu, duela hamabi hilabete,
honen moduko urtea
bizi behar izango genuela?
Koronabirus-ak gure bizitza
erabat aldatu eta baldintzatu du.
Garaitezinak ginela uste genuen baina,
ustekabean, gaitzak gogor jo gaitu.
Alberto Sololuze eta
Joaquin Beltran ere gogoan,
gertatutakoa guztiz argitzeko
prestutasun osoa dugularik,
nire lehen hitzak, bihotzez,
covid-agatik hil diren 2.800 pertsona
eta beraien senitartekoak oroitzeko dira
Beti da mingarria maite dugun
pertsona bat galtzea. Are larriagoa
azken hitz, muxu edo
besarkada bat eskaini ezin izan badiogu.
Oroitzapen hau Gasteizko Sempervirens
Parkean adierazi nuen
irailaren 21ean eta betirako
gordeko dugu gure oroimenean.
Gaur, pandemian zehar ahalegin
guztiak egin dituzten profesionalei,
gure esker ona adierazten diet.
Oinarrizko zerbitzuetan
lan egin dutenek ditut gogoan,
bereziki osasun zerbitzuetan
eta zerbitzu soziosanitarioetan
dihardutenak.
Aurten milioi eta zazpiehun mila test
egin dituzte, hamabi mila pertsona artatu
dituzte ospitaleetan, lehen arretan,
ia hogei mila zaindu dituzte
adinekoen egoitzetan.
Gure esker ona pertsona nagusiak
beraien etxeetan
zaindu dituzten profesionalei,
hirugarren sektoreari eta boluntarioei,
zaurgarrienak lagundu dituztelako.
Esker ona hezkuntza komunitate osoari,
etxeetatik zein ikasgeletatik
irakaskuntza bizirik mantentzeagatik.
Denek dena eman dute guztion osasuna
eta ongizatea bermatzeko. Era berean,
elkartasuna adierazten diet
sektore ekonomiko guztietan
pandemiaren erasoa
jasan duten profesionalei, autonomoei,
langileei, negozioei eta enpresei.
Bizi ditugun zailtasunak
gertu gertutik ezagutzen ditugu.
Premiarik gehien duten
sektoreei laguntzen saiatzen ari gara.
Jakitun gara hartu dugun
erabaki bakoitzak ondorioak
izan dituela, gure harremanak
baldintzatu dituela, eragina izan duela
gure bizimoduan.
Uneoro jardun dugu pertsonen osasuna
eta bizitza lehenesten eta bermatzen,
ahalik eta hoberen uztartu ditugu
jarduera ekonomikoa, enplegua,
hezkuntza, gizarte edo kultur jarduna.
Ez da erraza izan, aitortzen dut.
Gogoan ditut hildako pertsonak,
osasun-sistema asetzeko arriskua,
oinarrizko zerbitzuetako langileek
jasandako gabeziak,
agerraldi eta kutsatze berrien
aurrean izandako beldurrak.
Ondo ezagutzen ditugu familiek
jasan duten antsietatea, gure bizitzan
eta gizarte harremanetan
gertatu diren aldaketak.
Egoeran honen aurrean, ezohiko
erabakiak hartu behar izan ditugu.
Seguruenik ez dugu beti asmatu
eta, huts egin dugunean,
lehenbailehen zuzentzen saiatu gara.
Umiltasun osoz onartzen dugu
birus ezezagun bati
eta etengabeko ziurgabetasun egoera bati
aurre egin behar izan diegula.
Ez da ez erraza izan, eta ez da bukatu.
Birusak bizi-bizi jarraitzen du,
eta oso arriskutsua eta hilgarria da.
Datozen hilabeteetan neurriak
hartzen eta betetzen
jarraitu beharko dugu.
Erakundeok behar den guztia egingo dugu
herri hau aurrera ateratzeko.
Euskadi martxan dago, egunean
eguneko beharrei erantzuteko.
Lehentasunak argi ezarri ditugu:
osasun-sistema indartu,
hezkuntza bermatu, ekonomia suspertu,
gehien kaltetutako pertsona
eta sektoreei lagundu
eta enplegua berreskuratu.
Ezagutzen ditugu enplegu
erregulazio espedienteen osteko arazoak,
baita enpresei eta enpleguei jarraipena
emateko arazoak ere.
Ezagutzen ditugu lan prekaritatearen
egoerak, gazteei bereziki eragiten dietenak.
Euskadi martxan dago,
eguneroko arazoei aurre eginez
eta etorkizunera begira adi adi.
Euskadi Berpiztu behar dugu:
lehiakortasuna irabazi,
ekonomia eraldatu eta egokitu,
industria adimendua,
energia-iturri berriak
eta ekonomia berdea bultzatu,
osasun pertsonalizatuaren alde egin,
erronka demografikoa gainditu.
Helburu hauek Euskadi Next
programaren ekimenetan jaso ditugu.
Badugu eredu bat eta gaur
Nazio Batuen 2030 Agendarekin
eta Garapen Jasangarriko
17 Helburuekin dugun
konpromisoa berresten dut.
Aurreko krisialdiak
gainditzeko ahalmena dugula
erakutsi dugu.
Krisi hau ere gaindituko dugu.
Aurrera egingo dugu.
Hori lortzeko, konpromiso partekatuaren
aldeko apustua mantendu behar dugu
eta Erakundeen egonkortasuna
lagungarria izango da.
Testuinguru honetan,
bakarrik ibili nahi duena
nekez iritsiko da urrutira.
Elkarrekin, auzolanean, egingo dugu
aurrera. Hemen, Eusko Jaurlaritza,
Foru-aldundiak eta Eudel lankidetza
eredua garatzen ari gara.
Eredu hori eskaintzen diogu
Estatuari ere. Era berean,
bide hori eskaini diegu
legebiltzar taldeei,
Euskadiren garapenaren
alde dugun jarrera hori
Legebiltzarrean aurkeztutako
lege proiektu bakoitzean
islatzen delarik. Amaitzera noa.
Esperientzia ezezagun eta
izugarri bat bizitzen ari gara
planeta osoan eta aldi berean.
Urte berriari begira, txertoak lehioa
zabaldu dio itxaropenari. Egia da,
baina zuhur eta
tentuz jokatu behar dugu.
Neurriak betetzea da
gaur txertorik eraginkorrena bizitza,
daukagun ondasunik preziatuena, zaintzeko.
Euskadi martxan dago.
Zerbitzu publikoetan inbertituko dugu:
osasun-sistema publikoa
indartuz eta ikasleen
hezkuntzarako eskubidea bermatuz.
Ekonomia eta enplegua berreskuratzen
lagunduko dugu, pandemiaren ondorio
ekonomikoak gehien pairatzen
dituzten sektoreak babestuz.
Apaltasunez jokatu behar dugu.
Ez dago lasterbiderik, ez miraririk.
Zuhurtasunez.
Hau ez da eztabaida antzuetan
indarrak alperrik galtzeko unea.
Gertutasunez. Gehien behar duenari
arreta eskaini eta laguntza emateko.
Bizi berria eraiki behar dugu.
Pentsa dezagun gure bizimodua
aldatu egin behar dugula
eta jar dezagun denok,
eta gutariko bakoitzak,
gure esku dagoena guztion onerako.
Apaltasunez, zuhurtasunez, gertutasunez
lortuko dugu une honetan amesten duguna.
2021 urte berri ona izatea.
Eskerrik asko eta inoiz baino gehiago,
urte berri on.erri on.