0
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
Euskadik etorkizuna aurreikuspenarekin eta lankidetzarekin enfokatzen du, betiere gure jarduera publikoaren erdigunea persona delarik
Transkripzioa
(ruido de flashes)
(hablan entre ellos)
(aplausos)
Herri agintari eta ordezkariok,
Konfekoop-en presidentea, presidente
andrea, ordezkari guztiok eta kideok,
jaun andreok, egun on
eta eskerrik asko benetan, zuen
gonbidapenagatik gaurko
jardunaldi honen, Asamblea honen,
itxierako ekitaldi
honetara gonbidatzeagatik.
Zer esan sakona dauka,
gure eta gurea bezalako herri batek,
herri txiki batek,
hainbeste kooperatiba izateak.
Izateko, bizitzeko eta lankidetza egiteko
modu baten isla da.
Euskadin kooperatiben
kultura sustraituta dago eta gure eredua
erreferentzia bat da mundu zabalean.
Eredu honek, horrekin batera,
munduaren beharrekin "Nazio Batuen
2030 Agendarekin", dugun
konpromisoa agertzen du.
Argi dago Konfekoop etorkizuneko
erronkei begira egon dela
eta jarraitzen duela.
Bide honetan, Agustín...
Bide honetan, Agustin Mendiola,
hiru hamarkadatan Konfekoop-ekin
zuzendaria eta arima
izandakoari egindako
omenaldiarekin bat egiten dut.
Zorionak eta eskerrik asko Agustin.
Baina balio eta espiritu
humano, aipatu egin da,
giza espiritua eta kooperatiboak
ordezkatzen dituen pertsona da, Agustin.
Egoera zail honetan aurrera
aurrera egiten lagunduko diguten balioak
erakusten dizkiguna.
Balio horiek zugan ikusita, Agustin.
Gizarte solidario, justu eta
inklusibo baten bidean, gure jokabideen
oinarri izan behar ditugun balioak.
Beraz, berriz ere,
Jaurlaritzaren izenean zorionak
eta eskerrik asko.
Euskadiko ekonomia eta gizarte
ehunaren etorkizuna
modu jasangarriago baten
aurreikuspenarekin bideratu behar dugu.
Ardura ekologiko handiago batekin,
inguru natural zein
sozialerako ardura sakonago batekin.
Guzti honen oinarria eta erdigunea
pertsona da. Hau da, giza faktorea.
Egia esan, faktore horrek
ondo islatzen du
kooperatibismoak Euskadin izan duen
ibilbidea eta eragina.
Kooperatibak pertsona eta
bere ingurua jartzen
ditu beti erdigunean. Zentzu honetan,
guretzat aktibo bat da
milaka kooperatibek Garapen
Iraunkorraren
Helburuekin duten konpromisoa.
Mundu garapen jasangarriago
batekin duten konpromisoa.
Horrela lotzen da eredu kooperatiboa
2030 Agenda globalarekin,
tokiko auzolana
mundu mailako lankidetza bihurtuz.
Horrekin garatzen da gure jarduna,
giza balioetan oinarritu behar den
jarduna: auzolana
guretik mundura zabalduz.
Helburua berdina da:
balore kooperatiboetan oinarritutako
hazkunde ekonomiko jasangarria
sustatzea eta, honekin,
kalitatezko enplegu
iraunkorra sortzen laguntzea.
Hazkunde ekonomikoa ez baita nahikoa
gizakiaren erabateko garapenarekin
lotua ez badoa.
Vivimos una situación sanitaria,
económica y social muy comprometida.
Por eso las instituciones
y el tejido económico
y social de Euskadi estamos enfocando
el futuro con previsión
y espíritu de colaboración.
La pasada semana presentamos el programa
Berpiztu para la reactivación económica
y el empleo 2024,
así como las directrices económico
presupuestarias para 2021.
Esta semana hemos aprobado
el Programa de Gobierno 2020-2024.
Previsión y colaboración, siempre con la
persona en el centro de nuestra
actividad pública.
En este sentido, es un activo contar
con el compromiso de Konfekoop
y todas las cooperativas asociadas.
Los valores que representáis
son la garantía de nuestro futuro
como sociedad, porque
el crecimiento económico
debe ir acompañado de un desarrollo
integral de la persona.
Compartimos un mismo objetivo:
contribuir al crecimiento económico
sostenible y al empleo de calidad.
Compromiso, valores
y objetivos compartidos
que representan el modelo social
que funciona.
Ahora, en el escenario
creado por el coronavirus,
este modelo representa una garantía.
Se decía en el vídeo, lo decía Aita
Arizmendiarrieta.
"El signo de la vitalidad no es durar,
sino renacer y adaptarse"
y " las oportunidades existen
para quien se decide por las mismas."
Este es nuestro norte: vitalidad,
capacidad de adaptación y decisión.
Giza garapena eta Hazkunde jasangarria dira
kooperatiben xedea
eta defendatzen duzuen eredua
baliagarria da etorkizuneko erronkei
erantzun egokiak emateko.
Digitalizazioa, berrikuntza,
nazioartekotzea eta iraunkortasuna
kooperatiben ikuspegiaren parte dira
eta bat gatoz, hauek etorkizuneko
ikuspegiarekin gakoak ere badira.
Horixe da ereduak eta kooperatiba...
kooperatiba praxiak esango nuke,
bizi garen unean eskaintzen duten giza
eta gizarte balioa.
Elkarrekin partekatzen dugun
etorkizuneko ikuspegiaren gakoak dira,
Euskadi Basque Country
Estrategiaren ikuspegiarenak, alegia.
Eredu hau akuilu bat da, halaber,
enpresa inklusibo parte hartzailearen
eredu berria bultzatzeko.
Adostasun zabal... zabala dugu
helburu hauek lortzeko.
Kudeaketako partaidetza-sistema
berrietan sakontzea;
eragileek erabakiak hartzean
eta emaitzetan parte har dezaten
bultzatzea; eta langileak
enpresaren jabetzan
sar daitezen erraztea.
Gure herriko lan kulturan
oso errotuta dagoen eredu bat zabaltzeko
aukera da honako hau.
Iaz onartu genuen Euskal Kooperatiben Legea
honen adibide da.
Gure konpromisoa berresten dugu
gaur Lege honekin
eta bere garapenarekin.
Digitalización, innovación,
internacionalización y sostenibilidad
forman parte de la visión
del mundo cooperativo. Junto a ello,
y como base para su aplicación,
la filosofía y la práctica del modelo
inclusivo y participativo de empresa que
representáis. Son las claves en la visión
a futuro que compartimos,
nuestra visión estratégica
de Euskadi Basque Country. Conforman
el valor social que ofrece el modelo
y la praxis cooperativa
al momento que vivimos.
Hace un año aprobamos
la Ley vasca de cooperativas.
Compartimos ahora el reto
y la oportunidad de fortalecer y
extender un modelo muy arraigado
en la cultura de trabajo
de nuestro país.
Eskerrik asko Konfekoop
eta kooperatiba guztiei
bide honetan egiten ari zareten
ahaleginagatik. Ziur naiz zuen ereduak
erronkak aukera bihurtzen
lagunduko digula.
Gaurko honetan, zorionak guztioi,
Agustinen emandako zorionak
eta eskerrekin batera.
Eskerrik asko guztioi.guztioi.