0
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileran
Transkripzioa
Sailburua...
eta Etxepare Institutuko zuzendari nagusia,
Patronatuko kideok
bai bideokonferentziaz ere
jarraitzen duzuen guztiok, arratsalde on
eta eskerrik asko gurekin
bat egin duzuen guztioi,
bai aurrez aurre,
bai bide telematikotik beraz.
Une zailak bizitzen ari gara,
baina lanari ekin behar diogu,
arlo guztietan. Herri honek
beti jarraitu du lanean
unerik zailenetan ere.
Jakin badakigu hori dela
bide bakarra aurrera egiteko. Beraz,
ez dago etsipenerako tarterik.
Gaurko bilera honen helburua da batetik,
aurreko patronatutik ona
Institutuak egindakoaren berri ematea,
eta bestetik, datozen
hilabeteotarako lan ildoez informatzea.
Sailburuari eta zuzendariari
hitza eman aurretik, gogoeta
labur bat partekatuko dut
azken hamabi hilabeteok eman dutenaz.
Lehenik eta behin, nabarmendu nahi dut
2019a mugarria izan zela Etxepare
Institutuarentzat.
Como sabéis, el pasado año
se desarrolló la iniciativa
“Scotland Goes Basque”. Una experiencia
que nos marca el camino
a recorrer los próximos años.
Desde que surgiera hace una década,
Etxepare ha llevado el talento
de las y de los creadores
vascos por todo el mundo.
Ha convertido la cultura
en la mejor carta de presentación
de nuestro país
y a las y a los creadores
en nuestros mejores embajadores.
El año pasado Etxepare
añadió un nuevo reto:
seleccionar un país
y convertirlo por un tiempo
en el gran escaparate de la cultura
vasca. Esta es una iniciativa
que vamos a potenciar en sintonía con la
estrategia Euskadi Basque Country de
internacionalización.
Gure ikuspegitik egindakoaren balorazioa
oso positiboa izan da. Alde batetik,
euskal sortzaileak punta-puntako
mundu osoko sortzaileekin
batera aritu ziren.
Ikusi genuen bikain aritu zirela
eta maila ona eman zutela.
Oso esperientzia aberasgarria
gure sortzaileentzat eta ikasitakoa
bueltan ekarri dute. Bestetik,
munduan sona handia duten
Eskoziako jaialdiak gure herriaren eta
kulturaren erakusleiho bilakatu
genituen. Horiek horrela,
aurtengo helburua zen bide horri ekitea.
Quebec izan behar zuen bigarren geldialdia,
harik eta Covid-19k mundua hankaz
gora jarri arte. Honekin lotuta,
bigarren ideia bat:
Etxepare Institutuak lan handia egin du
eta egiten ari da,
2020rako lotuta zuen programazioa
epe laburrenean berreskuratzeko,
ahal bada datorren urtean bertan.
Helburua izan da lan eskerga eginda
lotutako konpromisoak gal ez zitezela.
Eta kasu honetan ere,
emankorra izaten ari da egindako lana.
Irakaskuntzaren arloan ere,
ahalegin handia egin da
erantzun egokiak bilatzeko.
Dakizuen moduan, Etxeparek bi sare ditu.
Alde batetik, unibertsitateen bitartez
bideratzen den irakaskuntza:
35 irakurletza eta 9 katedra.
Bestetik, euskara Munduan programa,
mundu osoko 80 euskal
etxeetan euskara eskolak
eskaintzen dituena. Euskara eta euskal
kulturan interesa duten
mundu osoko ehunka
ikaslek aukera izan dute
beren formakuntza
on-line bidez jasotzeko.
Arlo honetan ere erakutsi da
Etxepareren gaitasuna egoera
berrira egokitzeko.
Amaitzera noa. Covid-19ak globalizazioaren
aurpegirik gordinena erakutsi digu.
La Covid-19 nos ha mostrado
la cara más dura de la globalización.
Como he comentado en otras ocasiones,
el proceso de globalización condiciona
por completo este momento histórico.
Lo hemos visto y vivido
con toda la crudeza estos últimos meses.
El proceso de globalización es un hecho.
Lo que está en nuestra mano es decidir
cómo queremos afrontar este proceso.
El trabajo que está realizando
el Instituto Etxepare
es precursor en el terreno cultural
y nos ofrece claves de interés
para seguir avanzando, desde
Euskadi Basque Country, en este reto global.
El Instituto Etxepare demuestra
el poder positivo de la diversidad en el
mundo global, como alternativa
frente a la uniformización cultural.
Demuestra además, que la cultura
nos ofrece una vía extraordinaria
para mostrarnos al mundo
y fortalecer la convivencia
con otros países.
Kulturak hariak eskaintzen dizkigu
beste herrialdeekin harremanetan
jartzeko eta loturak estutzeko.
Kultura elkar ulertzeko hizkuntza bat
eskaintzen digu.
Jarrai dezagun Etxepareren hariak
indartzen, kulturaren bidea
lantzen eta sendotzen.
Eskerrik asko guztioi.o guztioi.