(ebaluazioan)
Bideoak Lehendakaritza
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Artiumeko korporazioko kideen urteko topaketan

2020-02-06
Transkripzioa
Arabako Ahaldun Nagusi jauna, Eusko Legebiltzarburu andrea, Arabako Batzar nagusitako Presidente, Alkate eta zurekin batera zaudeten herri agintari herri ordezkari guztiok, Artiumen zuzendari eta zurekin batera diren teknikari guztiak ere Artiemeko teknikari eta langile, lankide guztiak, patrono kideak, jaun-andreok, arratsalde on eta eskerrik asko, lehenik eta behin, zuen gonbidapenagatik. Gaurko topaketa honek erakusten du erakunde publiko eta eragile pribatuen artean "auzolana kultura" sustatzeko bide egoki eta eraginkorra dela. Hor da, azken finean, auzolanaren esan nahia: denon artean gure herria ehuntzea eta eraikitzea, pausuz pausu eta arloz arlo. Auzolana ("vereda" Araban esaten duzuen bezela). Argi dugu, bide horretan, kulturak pisu garrantzitsua duela eta izan behar duela. Artium es un ejemplo de la eficacia de la colaboración público privada como vía para impulsar la cultura de nuestro país. Este encuentro me ofrece la oportunidad de agradecer vuestro apoyo, aportación e implicación. Eskerrik asko benetan! La cultura es un bien común y es un espacio para la colaboración : Nos permite construir un país más cultural y avanzado. Nos proporciona espacios para la convivencia, para reflexionar y crecer de manera compartida. La cultura, las industrias culturales y creativas conforman un ámbito de incidencia creciente en nuestra economía, la formación, el turismo y el empleo. Nos está ayudando a transformar nuestro país y nos permite proyectarnos al mundo y trasladar una nueva imagen de Euskadi: un País moderno, abierto, capaz de mantener una identidad propia y amante de la vanguardia. Artium es un ejemplo en este sentido. Horrek guztiak bat egiten du Artiumen. Iragan mendearen amaieran, Artiumeko proiektua bultzatzeko erabakia hartu zenean, Euskadin ikasbide garrantzitsu bat barneratu genuen. Kultura eta artea gure hiriak eta gure herria eraldatzeko eta hobetzeko tresnak izan zitezkeen. Artiumek nazioarteko dimentsioa duten artisten lana eta diskurtsoa hurbiltzen digu. Eta, era berean, oso gertutik jarraitzen du euskal artista garaikideen lana. Bi hilabete barru, bi hilabete barru 18 urte beteko dira Artiumek bere ateak ireki zituenetik. Adinez, beraz, Artium adinez nagusia da, eta heldutasunera iritsita, proiektu bizi-bizia dakarkigu, asmo eta erronka berriekin, Beatriz Herraezen eskutik. Bide oparia egin du Artiumek; baina uste dut, eta uste baino ziur nago, onena heltzear dagoela. Onena heltzear dago. Eskerrik asko, beraz, Artiumen eta artearen alde bidelagun zareten guztioi eta arratsalde ona izan dezazuela! .890
Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau