0
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
Lehendakariak euskara modu ezberdinetan bultzatzen jarraitu nahi du
Transkripzioa
Herri ordezkariok, gizataldeetako
ordezkariok, ekitaldi honetan parte hartu
duzuen euskaldun guztiok eta euskaldunak
ez zaretenok, beste hizkuntza
gutxituetako ordezkariok ere,
arratsalde on.
Euskararen Nazioarteko Egunean eskerrik
asko “bide eta modu berriak” irudikatu
eta proposatzeagatik.
Euskal gizarteak egindako bide malkarra
ez da makala izan eta, gaur, aitortzea
dagokigu. Zorionak bihotzez.
Nuevos caminos, modos,
tiempos, retos para el euskera.
Bideak, Moduak, Garaiak,
Erronkak… dena da
berria eta, era berean, dena da ezaguna.
Etxeparek orain bost mende eskatu
bezala, euskaldunok bide luzea dugu
egina euskara duintasun osoz plaza eta
eremu guztietara eramateko.
Lauaxetak orain dela ia mende bat
proposatu legez, Eider Etxeandiak
gogoratu bezela, ‘bide barrijak’ hartuko
ditugu unean uneko egoerari ahalik eta
egokien erantzuteko.
Euskal gizarteak hautu bat egin zuen
aspaldi eta aldiro berretsi egiten du.
Euskara bizi-bizirik nahi dugu gaurko
eta biharko gizartean.
Garenaren parte garrantzitsua delako,
aberasten gaituelako, euskarak gehitu
egiten duelako, inoiz ez kendu. Euskarak
bere txikitasunetik mundua aberasten du,
anitzago egiten du, ederrago. Ibilbide
bat egin dugu, ibilbide horri
jarraipena ematea dagokigu.
Nuevos caminos, modos,
tiempos, retos para el euskera.
Iragan urtean, Euskaraldian,
‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ izateko
konpromisoa hartu genuen. Gure hizkuntza
ohiturei astindu bat eman eta euskara
biziberritu genuen, indarberritu. Orain,
konpromiso hori auzolan bihurtzea
dagokigu ariguneak sortuz.
Lan-munduan, lagunartean, aisialdian,
kultur sorkuntzan, kiroletan, ariguneak
sortu behar ditugu. Euskaraz hitz egiteko
gune erosoz bete behar dugu euskararen herria.
Nuevos caminos, modos,
tiempos, retos para el euskera.
Bultzada berriak behar ditugu
eta hori lortzeko, denon beharra dugu.
Baina gaur, hemen Euskaldunan, elkartutako
euskaldunon aitzindaritza, konpromisoa
eta hauspoa nabaritu nahi dut bereziki.
Zuek guztiok gabe ezinezkoa izango zen bide,
modu, garai eta erronka berriei erantzutea.
Ahobizi eta belarriprest zarete, ariguneak
eraikitzeko ezinbesteko lagun.
Aitzindariak zarete, eta aitzindaritza
horri eutsi behar diozue, orain arteko
gogo, anbizio, ilusio eta irudimenarekin.
Eskerrik asko eta Euskararen
Nazioarteko Egunean, zorionak guztioi.n, zorionak guztioi.