(ebaluazioan)
Bideoak Lehendakaritza
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak Anoeta berritze proiektua "talde laneren" fruitua dela esan du

2018-09-12
Transkripzioa
(saludos) (inaudible) Herri agintariok eta Errealaren presidentea eta baita Errealaren zuzendaritza batzorde osatzen duzuen kide guztiok, baita bertoko eraberritze lanetan ari zareten enpresetako arduradunok eta teknikariok, guztioi, jaun andreok, egun on. Oker ez baldin banago, orain dela 105 urtez betetzen dira, 105 urte betetzen da Errealak Ondarretako futbol-zelaia utzi behar izan zuenetik. Ondarretakoa. Handik hurrengo geltokia Atotxa izan zen. Eta Atotxak bilakatu egin zuen Erreala, arrakastatsuagoa izatea. Eta zentzu horretan, bizi izan ziren momentu gogoangarriak izan zirenak, arrakastak eta Atotxak, eta Errealak Atotxaren bitartez bai hiria Donostia eta baita Gipuzkoa eta baita Euskadi bera ere nazioarte mailan ere kokatu egiten lagundu egin zuen. Errealak duela 25 urte pentsatu egin zuen eta hala, egiaztatu egin da beste urrats berri bat eman egin behar zuela. Eta Atotxatik Anoetara etorri egin zen. Anoeta bilakatu egin da azkenengo 25 urte hauetan zalee gehiago izateko Errealaren alde eta baita gazte gehiago erakartzeko, eta hori izan da Errealak ere bere ekinbidean izan duen arrakastarik eta garrantzitsuena agian. Hogeita abuztu urte beranduago Errealaren zuzendaritza-batzordeak Errealak oro har, pentsatu egin du beste urrats berri bat eman behar zuela eta Anoeta berriztu egin behar zuela. Eta horretan, hemen gauden erakundeetako ordezkariok bat egin dugu Errealarekin eta gaur zoriontzeko unea da. Esan ohi da futbol talde lana dela. Ba... hemen egiaztatzen da bai Erreala eta baita erakundeen artean, elkarren artean egindako lanari esker, Anoeta berritu egiten ari garela eta Anoetak eskainiko dituela beste baliabide batzuk ere, ez bakarrik kirola egiteko, baita orain arte izan egin den bezela Anoetak bai beste kirol mota batzuk ere. Jorratu egin ahal izateko aukera eman egin du, baina baita beste ekitaldi batzuk ere bai kultura-ekitaldiak hain zuzen ere batez ere. Eta Anoeta berri honek ere beste proiektu batzuk ere bideratu ahal izango ditu. Gizartearekin lotura bat izango duen proiektua eta hori Errealaren egitasmoari esker da. Se habla o se dice, que el fútbol es un deporte de equipo. También se dice que fútbol es fútbol, bien... todo eso es sí, pero yo diría y añadiría que con un matiz. Y es, que el fútbol también como toda actividad necesita de una gestión seria y una gestión responsable. Y la Real Sociedad ha acreditado una gestión seria, una gestión responsable. Es digno de reconocimiento el trabajo realizado desde esta Sociedad, desde la Real, por lo que es también un modelo de gestión. Un modelo de gestión que nos lleva en este momento también a felicitarnos a quienes somos representantes institucionales, por pretender ser también un modelo de gestión compartido entre la propia Sociedad, Real Sociedad y también las instituciones, no solamente en lo que afecta a la renovación del estadio, sino también en lo que es el proyecto que la Real quiere poner a disposición de todas y de todos los guipuzcoanos y de todas y de todos los vascos. Para nosotros hoy, como representantes institucionales, comprometidos desde el primer día, con este esfuerzo de actualización de Anoeta a los nuevos tiempos, también proyectados por la Real Sociedad es un motivo de felicitación. Gaurkoan beraz, nik ere aprobetxatu egin ohi dut berton eraberritze lan hauetan parte hartzen duten enpresak bai langile eta teknikari guztiak zoriontzeko bere konpromisoagatik hain denbora gutxitan holako lan erraldoia aurrera eramateko gai izateagatik eta bai Errealarentzat, baina baita donostiarrentzat eta baita gipuzkoarren zerbitzura jarriz, munduan zehar kokatu egiten gaituen estadio berri bat sortzeagatik denon ahaleginari esker. Beraz, nire aldetik gaurkoan Errealari, bai donostiarrei, bai gipuzkoarrei eta bai euskal hiritar guztioi zorionak aukera honegatik berriz ere, munduan beste aurpegi erakargarri bat erakusteko gai izango garelako eta baita belaunaldi berriei ere, erakargarriak izateko urratsa eman egin duelako Errealak. Zorionak eta eskerrik asko.asko.
Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile