(ebaluazioan)
Bideoak Lehendakaritza
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak Donostia International Physics Center bisitatu eta ‘Atlas’ superkonputagailu berria ezagutu du

2018-06-20
Transkripzioa
Sailburua, Gipuzkoako Foru aldun nagusia, Donostiako alkate jauna, Pedro Miguel Etxenike eta baita Ricardo Díez Muiño, DIPC-ren arduradunok eta kideok, egun on eta eskerrik asko zuen gonbidapenagatik, gaur bezalako egun berezi honetan. Gaur ATLAS sistema berria aurkezten dugu. Hau da Donostia International Physics Center eta BERC sarearen Errendimendu Handiko Konputazio- sistema. Azkeneko sei urte hauetan Europaren helburua izan da ahalmen handiko konputazio-sistemetan munduan erreferentea bilakatzea. Azpiegitura berri hau Euskadiren ekarpen nagusia da helburu hori lortu ahal izateko. Aurreko ATLAS sistemaren ahalmena hirukoiztu dugu eta ondorioz, Euskadiko konputazio-sistemen artean lehena da. ATLAS-ek 11.000 kore eta 50 Terabyte RAM memoria lortu ditu. Balio hauek Estatu osoko bosgarren konputazio-sistema izatea ahalbideratu dute, nik esango nuke eta Pedro Miguel Etxenike jaunak esan bezela, bi hirugarrena ere. DIPC zentroan giza baliabideetan oinarritutako estrategia partekatu bat garatu duzue. Azken urteetan profesional talde sendo baten formazioan inbertitu duzue. Zuen lan profesionalari ezker eta inbertsio planifikatuari esker konputazio sistema berri hau dugu. Eusko Jaurlaritzak hiru urte hauetan 2 milioiko euroko inbertsioa egin du ATLAS sistema eguneratzeko. Enpresa pribatuen ekarpena ere erakarri duzue. Hau da helburu jakin baten alde auzolana bideratzea, gaur eskertzen eta aitortzen duguna. Compartimos un mismo objetivo: incrementar la competitividad de nuestra economía e industria como vector para favorecer el desarrollo humano sostenible de nuestra sociedad. Compartimos también una estrategia: articular nuestras políticas, dotarnos de medios científicos y colaborar. Esta estrategia compartida es imprescindible para encarar los retos globales y locales de nuestro país: escasez de materias básicas, dependencia energética, envejecimiento de la población o mejora de la salud de las personas. La respuesta a estos retos debe conjugar tres conceptos: conocimiento, entorno y colaboración. Favorecer el conocimiento, esto es, asentar una base profesional que ofrezca resultados mantenidos en el tiempo. Invertir en entornos de excelencia que promuevan la generación de conocimiento. Y propiciar la colaboración público privada. Donostia International Physics Center es un ejemplo de inversión profesional, conocimiento y colaboración. Un proyecto en el que participamos el Gobierno y las instituciones vascas y que cuenta también, con el patrocinio y colaboración de empresas privadas a las que hoy agradecemos su compromiso. DIPC zentroa sakonki errotuta dago Donostian, Gipuzkoan eta Euskadin; errotuta gure gizartean eta gure zientzia, teknologia eta berrikuntza sisteman. Oinarrizko bikaintasunezko ikerketa zentro honetan, ikerlari talde zabala eta anitza ari da lanean. Beti ere nazioarteari begira eta beti ere, talde lanaren bidez lehen mailako jakintza sustatzen. DIPC zentroa erreferentea da administrazio publiko eta agente pribatuen arteko elkarlanean. Gaur beraien ekarpena eskertzen dugu, jakin badakigu ikerketan eta jakintzan inbertitzea epe luzeko apustua egitea dela. Auzolan honen bidez ATLAS konputazio-sistema berritua dugu. Horri esker, Euskadiren bikaintasunezko ikerketa garatzeko baldintzak indartu ditugu eta gaur egun, baldintza horiek inoiz baino egokiagoak dira. Termino poniendo el acento en la necesidad de mantener esta estrategia compartida. El ámbito de la investigación y el conocimiento es una prioridad para Euskadi y la investigación básica es un eje estratégico de nuestro Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación. La investigación que se realiza en este Centro de excelencia se enmarca en las prioridades de especialización inteligente RIS 3 Euskadi. La colaboración entre DIPC e Ikerbasque permitirá que otros Centros puedan utilizar también este sistema de computación. Euskadi aspira a tener las mejores condiciones para desarrollar una investigación de excelencia al más alto nivel y aportar una contribución relevante a la ciencia mundial. Esta aspiración la estamos haciendo realidad trabajando juntos. Juntos tenemos que seguir mejorando nuestro ecosistema de investigación y conocimiento, científico y tecnológico, al servicio de un crecimiento sostenible y sostenido al servicio de la generación de oportunidades de empleo de calidad en Euskadi. Gaur elkarrekin ongi etorria ematen diogu ATLAS Euskal Errendimendu Handiko Konputazio-sistemari. ATLAS azpiegitura zientifikoa baino gehiago da; elkarlanaren, auzolanaren, fruitua ere bada. Urteetako lanaren ondorioa, etorkizuneko bidea erakusten diguna. Beraz, Pedro Miguel eta Ricardo eta Patronato osatzen duzuen guztiok, zorionak eta eskerrik asko.rik asko.
Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile