(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Osasuna
Eu

Haurren mugikortasuna 1 Fasean

Paula(e)k
2020.eko maiatzak 11
50 %neutrala
2 boto (1/1)

Gaur, Estatuko Boletin Ofizialean, 1. Faserako aldaketak zehazten dira. Bestalde, Sailburuen agerraldi batean EAE-an emango diren salbuespenak ere aurkeztu dituzte. Baina ez batean, ez bestean, ez dut aurkitu umeen mugikortasunari buruzko argibiderik. Mesedez, argituko zenukete, haurren mugikortasunerako 1-1-1-1 araua mantentzen den? Nik aintzat emango nuke, esaterako, 10 pertsonen bilerak baimentzen diren einean, haurrak nagusi arduradun bakar batekin irtetzearen neurria mantentzea zentsurik ez duela. Eta beste neurriak ere mantenduko lirateke? hau da, etxetik kilometro batera, ordu bat, egunean behin? Nagusien mugimenduaren malgutzea ikusita, umeen eta haien familien egoera malgutzearen garrantzia azpimarratu nahiko nuke...
Eskerrik asko argitzeagatik.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Osasuna
    2020.eko maiatzak 12

    Paula agurgarria:

    Maiatzaren 11n argitaratutako “Osasun-alarmari buruzko irizpideak Ertzaintzan eta udaltzaingoetan” kontsultatu dezakezu: https://www.euskadi.eus/albistea/2020/osasun-alarmari-buruzko-irizpideak-ertzaintzan-eta-udaltzaingoetan/web01-s2segur/eu/

    Bertan zure zalantza zehatzari erantzuna ematen ez bazaio, zure eskaera Segurtasun Sailera bideratu dezakezu.

    Adeitasunez.