(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Kultura eta Hizkuntza Politika
Eu

HABEKO AZTERKETAK

estivi(e)k
2020.eko apirilak 30
91 %alde
11 boto (10/1)

Aurreko martxoaren 16an HABEtik ohar bat jaso genuen esanez, HABEko azterketak atzeratuko zirela. Urtean bi deialdi ditugu baina, aurten oraindik ez dakigu noiz izango diren eta, gehien kezkatzen gaituena da lehenengo deialdia galtzea.
Jakina denez, Euskal Autonomia Erkidegoan C1 edukitzea Hezkuntzan lan egiteko beharrezkoa da, alabaina, ez daukagu aukerarik azterketa hori egiteko.

Une honetan Hezkuntzako zerrendak irekita daude baina ezin dugu sartu zeren eta ez daukagun hizkuntza-ezkakizunik. Beraz, ez legoke gaizki gure kasua ez ahaztea; izan ere, beste adminiztrazio publiko konparatuz, nahiko desberdina da lanpustu bat lortzeko.

Azken berriak ez dira onik, badirudi neguan Covid-19aren beste brote bat izango dugula eta horregatik hauteskundeak urtarrilean egitea pentzatzen ari dira Eusko Jaurlalitzan. Horrekin esan nahi dut; Alde batetik, bigarren deialdia ere arriskuan dagoela eta bestetik, lehenengoa udan izan litekeela. Are gehiago, gure proposamena da Euskaltegitan bertan egitea. Era horretan ikasleok ez genuke azterketa galduko, ez orain ez urrian. Ezin dugu ahaztu beste auzi desberdinetan, adibidez, selektibitatea bi aste bakarrik atzeratu baino ez dutela egingo,baina bai udan egingo dute. Horregatik, mesedez, egin ditzazuen gauzak bidezkoak denontzat.

Eskertuko genuke zenbait informazia.edukitzea. Egunero, hedabideetan hartzen dituzten moldaketa berriei buruz entzuten baitdugu, alabaina, gure kasuaz inork ez du ezer esan eta guk erabat ahaztuta sentitzen dugu.

Gure eskabidea kontuan hartuko duzuelakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, agur.

Esti.VI

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2020.eko maiatzak 10

    HABEko zuzendariei eta kudeatzaileei:2020ko maiatzaren 6anMartxoaren 16an zuen berri bat jaso genuen, azterketak atzeratu egingo zirela zioena. Egunak aurrera doaz eta ez dakigu noiz egingo diren HABEren azterketak A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetan. Gaur egun dakigunez, lehen deialdirako deialdia aldi batera eten da, berriro abisatu arte, eta urrikoa zalantzan dago, galdu egingo den ala ez.Covid-19ko pandemiaren egungo egoera kontuan hartuta eta hurrengo neguan egoera nola egon daitekeen jakinda agerraldi berri batekin, uste dut zuhurrena izango litzatekeela azterketak erabat bertan behera ustea eta egun dugun osasun-arriskuari lehentasun osoa ematea. Azterketak segurtasunez eta inolako arriskurik gabe egiteko denbora egongo da eta.Uste dut, hori izango litzatekeela jarduteko modurik zentzuzkoena. Ez diogulako erreparatu behar hezkuntzaren egoerari (azterketak udan egingo dituzte eta ohikoan baino bi aste atzeratuko direlako). HABEren azterketak Kultura Sailari dagozkio, ez hezkuntzaren sektoreari. Beraz, sektore bakoitzak erabakitzen du nola jokatu, eta HABEk zentzudunagoa izan beharko luke, alarma-egoera dela eta, azterketa guztiak berehala bertan behera utzi beharko lituzkete, baita euskaltegiko eguneroko eskolak ere (nahiz eta pena handia izan).Azkenik, ebazpena daukazuenean, euskaltegietako zuzendariei esatea eskatu nahi nizuke, haiek ere informazioa eman diezaguten. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet, agur. Ana Barrutia

  • 2020.eko apirilak 30

    Es lo justo

  • Kultura eta Hizkuntza Politika saila
    2020.eko apirilak 30

    Mila esker azaldu dizkiguzun kezka eta eskaini dizkiguzun ohar-iradokizunengatik.

    Izan ere, egun bizi dugun osasun-egoerak inork pentsatu gabeko egoerak sortu ditu, eta ondo agerian utzi zenbait ahuldade.

    Euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko antolamendua prest du HABEk, osasun-agintariek bide emanaz bat, matrikula ireki eta deialdien kudeaketari ekiteko.

    Kudeaketa hau egungo ikasleen eskubideak bere horretan errespetatuz egingo da, eta horretarako egokierarik bada, uda aurreko zein uda osteko deialdiak eginez.
    Ahalegin berezia egiten ari da Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, HABEren bidez kudeatzen dituen euskarazko komunikagaitasun-mailetako deialdiak egunean izaten. 2020ko martxoaren 16an egiteko hauetarako ordularia gelditu beharra izan zen, egoerak horrela eskatuta. Antolamendu-egitura berria prest da, osasun-agintariek baimenduaz bat, lanoi berehalakoan ekiteko.

    Izango duzu horren berri, izan ongi.