(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Hezkuntza
Eu

BITARTEKO IRAKASLEEI UDA KOBRATZEKO 165 EGUNAK MURRIZTU

Janire(e)k
2020.eko apirilak 24
Oraindik ez dute erantzun
99 %alde
199 boto (198/1)

Covid-19 alerta egoera dela eta Martxoaren 13an EJ-ak Ordezkagune plataforma etetea erabaki zuen. Hortaz, bitarteko irakasleak lan aukerarik gabe geratu ziren. Hilabete bat pasa eta Aste Santua eta gero, apirilaren 17an ordezkapen batzuk soilik hasi ziren banatzen: jubilazioak eta baimen luze batzuk (amatasunak aitatasunak…), gaixotasunak eta baimen motzak alde batera utziz. Eta bitarteko irakasleak gainera eskerrak eman behar.

Gero apirilaren 23an kriston mesedea: Ordezkagune martxan jarri zuten OSTEGUNETAN BAKARRIK berriz ere ordezkapen gutxi batzuk emateko: baimen eta gaixotasun luzeak soilik. Gaixotasun motzak EZ.

Badirudi Eusko Jaurlaritzak ikastetxeen zuzendaritzen esku uzten duela irakasle gaixoari galdetzea euren baja motza ala luzea izango den eta zuzendariak fede eman behar duela horretaz hezkuntza departamentuari baja bidali baino lehen.

Baina nola jakingo dute gaixotasun luzea dela? Noiztik galdetu ahal zaio langile gaixoari zenbaterako egongo den gaixorik edo baja egoeran? Noiztik aukeratu ahal dira horrela ordezkapenak? Baina zer da hau? Non daude langileen eskubideak? Zer egingo du EJ-ak alerta egoera guztiz kentzen denean? Legala al da egiten dutena?

Bizi ari garen egoeran irakasle ordezkoek BEREZ euren lana jadanik murriztua ikusten dute: Telelanarekin baja gutxiago sortzen dira berez desplazamendurik egiten ez direlako, jendeak beldurra diolako medikuarengana joatera...Benetan, oztopo gehiago jarri behar duela EJ-ak soldata batzuk murrizteko? Bizi ari garen egoera gerizpean egiten ari diren langileen murrizketa ez bada, esaidazue zer den.

ONDORIOAK:

• Irakasle titularren bajak ez betetzea lehenengo egunetik.
• Bitarteko irakasle askok lan egiteko aukerarik ez dute.
• Bitarteko irakasle asko soldatarik gabe gelditu dira egoera mugagabean: martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua...
• Bitarteko irakasle asko uda kobratzeko eskubiderik gabe. 165 lan egunak bete behar dira udako hilabeteak kobratzeko. Ezin dugunez lan egin ezin ditugu egunak bete.
• Bitarteko irakasle askok puntuak gehitzeko aukerik ez dute.
• Bitarteko irakasle askok estatuko aparteko laguntzarik ez dute (guri ez zaizkigu egokitzen Covid-19 egoerarako dauden laguntza bereziak)

EUSKO JAURLARITZAK EGOERA MUGAGABEAN UTZI GAITU BABESGABE
LANGILEEN BAJAK MURRIZTEA ETA MANIPULATZEA LEGEZ KANPO DAGO!
ORDEZKAGUNE BERREZARRI EGUNERO!

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2020.eko maiatzak 26

    Ordezkapen manipulatuak
    ERE izkutua Hezkuntza publikoak

    REDUCCIÓN DE PERSONAL ENCUBIERTO!!!!

  • 2020.eko maiatzak 25

    Justoa dena bakarrik eskatzen dugu

  • 2020.eko maiatzak 22

    Kalitatezko Hezkuntza eskaintzeko, mesedez baja guztiak, etapa guztietan legenengo egunetik ordezkatu. Hezkuntza defendatu lana banatu. 'ERE' izkutuari ez!

  • 2020.eko maiatzak 21

    Ordezkagunea itxita egon denez, ez dira ordezkapenak banatu!

  • 2020.eko maiatzak 20

    Uda kobratzeko egunak murriztu

  • 2020.eko maiatzak 09

    Maiatzak 8 UPDATE:

    Lehenengo ostegunean, apirilaren 23an, 30 ordezkapen inguru banatu zituzten Bizkaian Bigarren Hezkuntza osoan, bigarren ostegunean apiriliaren 30an, 6 lanpostu Bigarren Hezkuntza osoan eta hirugarren ostegunean maiatzaren 7an 4 lanpostu Bigarren Hezkuntza osoan.

    Larrialdi egoera honetan ordezkapen bat Ordezkagunen ateratzeko hainbat eguneko ez-ohikoak diren “prozesuak” gainditu behar ditu: Lehenengo ikastetxeetatik ziurtatu baja luzea izango dela (bi aste baino gutxiago bada kanpora), dagokion delegaritzan baja baieztatu eta azkenik Lakuara bidali bajaren eskaria (inoiz ez da hau Lakuan egiten) eta baja ugari direla iruditzen bazaie atzera botatzen dituzte eskariak arazorik gabe, eta inolako eskubiderik gabe.

    Panorama honekin hainbat eskubide ezeztatzen dira:

    · Irakasle titularrek birritan pentsatu behar dute baja hartu ala ez hartu zeren agian ordezkorik ez dute izango. Gaixotasunaren iraupenari buruz galdetuak izan.

    · Irakasle ordezkoek langabezian egoera mugagabean jarraitzen dute inolako aparteko laguntza barik Jaurlaritzaren aldetik. Bestalde, ezin badugu lanik egin ezin izango ditugu uda kobratzeko 165 egunak bete. Gehienok beteta izango genituzke gaur egun. Beraz, soldata gabe: martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan... irailean batek daki zer gertatuko den. Eta galtzen ari garen puntuei buruz zer esanik ez.

    · Ikasle talde batzuk irakasle gabe geratzen dira denboraldi betean.

  • 2020.eko apirilak 30
  • 2020.eko apirilak 30

    Nire arloan 0 ordezkapen agertu dira bai apirilaren 23an bai gaur, apirilaren 30ean. Ez da kasualitatea, manipulazioa baizik: Ordezkagune martxan jarri dute bakarrik gu ixiltzeko helburuarekin. Bizkaiko delegartizara deitu dut eta esan didade Bizkaian Bigarren Hezkuntza osoan lehenengo ostegunean 30 bat plaza atera zituztela eta gaur soilik 6.

  • 2020.eko apirilak 29

    Egoera bereziagatik.

  • 2020.eko apirilak 29

    165 eguneko kopurua jaitsi edo ordezkagunea ganoraz martxan jarri ezean gutxienez 7 hilabeteko (martxoa/iraila biak barne) langabeziara kondenatuta gaude!!!!

  • 2020.eko apirilak 28

    ordezkapenak gelditu egin ziren eta orain ostegunetan ordezkapen luzeak bakarrik ateratzen direnez, lan egiteko aukerak murriztu egin zaizkigu, gure egoera okertuz

  • 2020.eko apirilak 28

    Bidezkoena izango liteke, baina ordezkapenak egiten jarraitzea

  • 2020.eko apirilak 28

    Guztiz logikoa