(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Hezkuntza
Eu

LANGILEEN BAJEN KUDEAKETAREN MANIPULAZIOA ILEGALA DA

Janire(e)k
2020.eko apirilak 24
Oraindik ez dute erantzun
100 %alde
12 boto (12/0)

Covid-19 alerta egoera dela eta Martxoaren 13an EJ-ak Ordezkagune plataforma etetea erabaki zuen. Hortaz, bitarteko irakasleak lan aukerarik gabe geratu ziren. Hilabete bat pasa eta Aste Santua eta gero, apirilaren 17an ordezkapen batzuk soilik hasi ziren banatzen: jubilazioak eta baimen jarraipen gutxi batzuk, gaixotasunak eta baimen motzak alde batera utziz. Eta bitarteko irakasleak gainera eskerrak eman behar.

Gero apirilaren 23an kriston mesedea: Ordezkagune martxan jarri dute OSTEGUNETAN BAKARRIK, berriz ere ordezkapen gutxi batzuk emateko: baimen eta gaixotasun luzeak soilik. Gaixotasun motzak EZ.

Badirudi Eusko Jaurlaritzak ikastetxeen zuzendaritzen esku uzten duela irakasle gaixoari galdetzea euren baja motza ala luzea izango den eta zuzendariak fede eman behar duela horretaz hezkuntza departamentuari baja bidali baino lehen.

Baina nola jakingo dute gaixotasun luzea bada? Noiztik galdetu ahal zaio langile gaixoari zenbaterako egongo den gaixorik edo baja egoeran? Noiztik aukeratu ahal dira horrela ordezkapenak? Baina zer da hau? Non daude langileen eskubideak? Zer egingo du EJ-ak alerta egoera guztiz kentzen denean? Legala al da egiten dutena?

Bizi ari garen egoeran irakasle ordezkoek BEREZ euren lan aukerak jadanik murriztua ikusten dituzte: Telelanarekin baja gutxiago sortzen dira desplazamendurik egiten ez direlako, jendeak beldurra diolako medikuarengana joateari...Benetan, oztopo gehiago jarri behar dituela EJ-ak soldata ordainketa batzuk aurrezteko? Bizi ari garen egoera gerizpean egiten ari diren langileen eta eskubideen murrizketa ez bada, esaidazue zer den.

ONDORIOAK:

• Irakasle titularren bajak ez betetzea lehenengo egunetik.
• Bitarteko irakasle askok lan egiteko aukerarik ez dute.
• Bitarteko irakasle asko soldatarik gabe gelditu dira egoera mugagabean: martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua...
• Bitarteko irakasle asko uda kobratzeko eskubiderik gabe. 165 lan egunak bete behar dira udako hilabeteak kobratzeko. Ezin dugunez lan egin ezin ditugu egunak bete.
• Bitarteko irakasle askok puntuak gehitzeko aukerik ez dute.
• Bitarteko irakasle askok estatuko aparteko laguntzarik ez dute (guri ez zaizkigu egokitzen Covid-19 egoerarako dauden laguntza bereziak)

EUSKO JAURLARITZAK EGOERA MUGAGABEAN UTZI GAITU BABESGABE
LANGILEEN BAJEN KUDEAKETAREN MANIPULAZIOA ILEGALA DA!
ORDEZKAGUNE BERREZARRI EGUNERO!

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau