(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Osasuna
Eu

Erabiliko al da EHUko ikerlari talde batek Covid-19a antzemateko garatutako proba

Mikel Gartzia(e)k
2020.eko apirilak 14
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Gabon,

Duela egun batzuk EHUko ikerlariek Covid-19a antzemateko proba garatu zutela zabaldu zen.

Nekane Murgaren erantzuna lehen unetik beste enpresa pribatu batzuekin garatzen ari zirela izan zen. Hau da, garatutakoa nolabait gutxietsi egin zuen.

Nire galderak honakoak dira:
1.- Osasun saila beraiekin harremanetan jarri da? [Bai/Ez]
2.- EHUko ikerlarien proba uneotan erabiltzen ari zarete? [Bai/Ez]
3.- EHUko ikerlarien metodologia aplikatuko duzue? [Bai/Ez]
4.- Zenbat kostatuko da €tan enpresa pribatuekin egiten ari zareten lana?
5.- Zer dela eta ez da iragarri bezain azkar martxan jarri? Zertara dator atzerapena?

Eskerrik asko.

Mikel

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Osasuna
    2020.eko apirilak 20
  • 2020.eko apirilak 19

    Kaixo,

    Duela 3 egun erantzun zenidaten eta oraindik ere ez zabiltzate froga horiek egiten.

    EAEn egunero 40 pertsona inguru hiltzen direa Covid-19agatik. Ez al da nahiko?

    Zer ari zarete egiten? Dagoeneko ez dakit agintari eta osasun arduradunen gaitasun eza, utzikeria eta zer den. Lehenengo ospitaleak infekzio foku bihurtu zenituzten eta orain ez zarete gai EHUk prestatutako froga batzuk egiteko. Zeren zain zaudete?

    Osakidetzako langileei frogak egin behar omen dizkiezue. OME-ak gomendatzen ez dituen horietakoak. Benetan! ikaragarria da!

    Mikel

  • Osasuna
    2020.eko apirilak 16

    Mikel agurgarria:

    Badira aste batzuk Osasun Saila UPV/EHUKo ikerlariekin harremanetan eta elkarlanean dabilenetik, eta UPV/EHUk material hori helarazi digu.

    Plazaratzen dituzun beste galderei dagokionez, jakinarazi nahi dizugu, gai honen inguruan egon daitekeen edozein alternatiba aurreikusten ari garela une honetan.
    Atzo bertan, egun egiten diren test diagnostikoetan UPV/EHUren testen aukera hori txertatzeari buruzko bilera bat izan zen UPV/EHUrekin.

    Adeitasunez.