(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Hezkuntza
Eu

ORDEZKAPENAK BERREZARRI EAEn!

Janire(e)k
2020.eko martxoak 30
100 %alde
328 boto (328/0)

COVID-19 dela eta Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleen ordezkapenak (Ordezkagune plataforma) eten egin dira martxoaren 12tik aurrera. Honek esan nahi du bizitzen ari garen egoera luzatzen denera arte:

- Irakasle ordezkoak langabezi gordinean geratzen garela denboraldi mugagabe batean. Gainera, uda kobratzeko bete behar ditugun 165 lan egunak kolokan geratzen zaizkigu, egoera larrituz. Egunak eta puntuak bete gabe soldatarik ez genuke eskuratuko martxoan (hilabete erdia), apirilean, maiatzean...uztailean, abuztuan...batek daki.

- Irakasle titularrek baja edota baimena hartzen badute ez dutela irakasle ordezkorik izango eta haien ikasleak irakasle barik geratuko direla.

Ondorioz, telelana ez al da lana? Bitarteko-irakasleak ez al gara existitzen? Ikasle guztiek ez dute irakaslerik merezi? Zer egingo dute LH-ko ikasleek? Eta Batxilergoko 2. mailan dauden ikasleek?

Eusko Jaurlaritza egiten ari dena legez kanpo dago eta gainera ez du honen inguruan aipamenik egiten. Nafarroan eta Errioxan, sindikatuen eta langileen salaketa eta bultzaren ondorioz, ordezkapenak berriro funtzionamenduan jartzea lortu dute.

Beraz, hezkuntza komunitateari dei egiten diogu presioa egin dezan eta Hezkuntza Saileko pertsonal kudeaketako zuzendariari idatz diezaion. Mesedez, egoera salatu eta zabaldu mezua!

Guztion artean lortuko dugu!

19 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza
    2020.eko apirilak 24

    Janire agurgarria,
    Apirilaren 23tik aurrera Ordezkagunea plataforma berriro ere ireki da, ohiko ordutegian. Ostegun guztietan egingo den irekiera honen helburua da osasun-alertaren ondorioz irakaskuntza-jarduera telelanaren modalitatean egiten ari diren irakasleen ezinbesteko eta premiazko ordezkapen-beharrak betetzea, ikasleekin lan akademikoa burutzen jarraitu ahal izateko. Alarma egoera luzatzearen ondorioz komenigarri iritzi diogu Ordezkagunea plataformaren bidez ordezkapenak egiteko ohiko prozedura berraktibatzeari, telelanean ari diren irakasleentzat.
    Mila esker Irekiaren bidez zure eskaera eta iradokizunak helarazteagatik.

  • 2020.eko apirilak 20

    Inoiz baino lanpetuago gaude eta inoiz baino ezinbestekoagoa delako jende gaztea.

  • 2020.eko apirilak 17

    Telelana ere lana delako eta inoiz baino gehiago behar gaituztelako!

  • 2020.eko apirilak 17

    ORDEZKAGUNE BERREZARRI YA!
    165 EGUNAK UDA KOBRATZEKO MURRIZTU YA! Ordezkagune itxita jarraitzen duen hainbeste egun murriztu beharko dituzue. Ah, eta berriz ere EZ GARA IKUSTEZINAK!

  • 2020.eko apirilak 06

    Ikasle eta irakasleon eskubideak bete daitezen

  • 2020.eko apirilak 06

    Zergatik Gobernuak ez du eskaera hau erantzuten? Interesting...

  • 2020.eko apirilak 06

    Kalitatezko hezkuntzaren alde

  • 2020.eko apirilak 03

    Ikasleek irakasleak behar dituzte kalitatezko irakaskuntza gizarte osoaren eskubidea baita.

  • 2020.eko apirilak 02

    Ez da bidezkoa Ordezkagunea itxita egotea, ordezkapenik ez egotea eta ondorioz, EAEko ikasle asko irakaslerik gabe egotea! Irakasle pila bat langabezian.gaude eta lehen baitllehen lanean hasi nahi dugu! Gure eskubidea da!

  • 2020.eko apirilak 01

    Ikasle guztiek irakasle bat izateko eskubide berdina dutelako

  • 2020.eko martxoak 31

    Ikasturtea duintasunez bukatu beharra dagoelako, eta ikasgela birtualak berez sortzen ez direlako

  • 2020.eko martxoak 31

    Bete ordezkapenak

  • 2020.eko martxoak 31

    Hasi ordezkapenak betetzen! Irakasleak oso lanpetuta gabiltza dugun guztia eta gehiago ematen. Irakkasle gabe gelditzen diren haur eta familiek arreta pertsonalizatu horren beharra dute.

  • 2020.eko martxoak 31

    Hezkuntza duiña nahi dugulako

  • 2020.eko martxoak 31

    Tienen que mantener los puestos de trabano

  • 2020.eko martxoak 31

    Es su derecho

  • 2020.eko martxoak 30

    Ikasle eta irakasleon eskubidea delako!

  • 2020.eko martxoak 30

    Nahikoa da!

  • 2020.eko martxoak 30

    Eskubideak bermatu