(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Hezkuntza
Eu

Hezkuntzako Lan Eskaintza bertan behera uztea

Idoia Fernández(e)k
2020.eko martxoak 24
83 %alde
265 boto (219/46)

Kaixo,

"Bigarren Hezkuntzako irakaslea izanik oposaketa prestatzen ari naiz". Perfil hau askok betetzen dugu.

Hezkuntzara egokitutako urruneko teknologia ohiko jardunean erabili arren (Classroom, Flipclassroom,...) aurrez aurrekoan egiten dugu lan pertsonalizatuaren jarraipena; hala nola, etxerako lanen jarraipena, zalantzen argipena, aniztasunari erantzuna, behar berezia duten ikasleekin saio bereziak edota lankideekin koordinazioa (espezialistak, zuzendaritza, mintegia).

COVID19ak eragindako itxialdiaren ondorioz aurrez aurreko hori desagertu egin da eta telematikoki egitea egokitu zaigu. Honek lan karga izugarri handitzea ekarri du, honako arrazoiengatik (besteak beste):
- saioetan azaldu beharrekoak azaltzeko bideoen grabazioa egitea.
- ikasleek funtzionamendua ulertzen dutela ziurtatzeak (etxerako lanak, entrega-lanak, konexioak,...) etengabeko atzerapena eragiten du eta beraz saioen luzatzea.
- ikasleek helarazten dizkiguten zalantzak (ohiko egoeran guztien aurrean egingo lituzketenak) banan banan erantzutea.
- bakoitzaren etxerako lanak zuzentzea telematikoki.
- behar bereziak dituzten ikasleekin bakarkako konexioak egitea (meet plataformaren bidez). PT, hezitzaile, HIPI, orientatzaile eta ikasketa buruarekin koordinatu behar den lana da hau gainera.
- konektatzen ez direnen jarraipena egitea guraso eta tutoreekin.
- ohiko koordinazio lanak (mailako irakasle paraleloak, mintegi batzarrak,...) luzatu egiten dira sarearen gainkarga dela eta.

Egoera honen aurrean, bi aukera ditugu:
a) norberaren lan jardunari heltzea eta aisialdian oposaketak prestatzen jarraitzea. Honek ikasleen beharrizanak ez erantzutea ekarriko luke, hezkuntza kalitatearen kaltetan.
b) oposaketak ez prestatzea eta ikasleei behar bezala erantzutea, nahiz eta lan jarduna bikoiztu.

Bata edo bestea aukeratu behar izatea ez da justua. Batez ere, oposaketak datorren urtera arte atzeratzeko aukera dagoenean. Ikasleak erdigunean jarriz, haiek babestea lehentasuna dela kontuan hartuta, horretara dator nire eskaera:

Bertan behera utzi ezazue hezkuntzako lan eskaintza. Atzeratu ezazue 2021erako.

Mila esker,

28 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2020.eko apirilak 08

    Hezkuntza Saila:
    Erantzun honek ez nau asebetete.
    Alde batetik, modua ez dut gustuko izan: langileon ordezkariek jakin aurretik, prentsari jakinarazi diozue zuen erabakia, gazteleraz lehendabizi, gainera. Zehazki, gaur goizean Radio Euskadin, Uriarte andreari eginiko elkarrizketa baten bidez.
    Bestetik edukia bera: ezer gutxi esan duzue; atzeratu bai, baina ez noiz arte. Ziurgabetasun egoera berdinean jarraituko dugu denok, irailean, abenduan edo datorren urteko ekainean egingo dugun jakin gabe (atzeratzearen aldekoak eta kontrakoak ere).
    Orain arteko ildoa mantenduz, erabaki sendo bat hartu beharrean, erdizkako erabaki lausoekin jarraitzen duzue.
    Ondo izan,

  • Hezkuntza
    2020.eko apirilak 08

    Idoia agurgarria,
    Hezkuntza Sailak, alarma egoera berriro luzatuko dela ikusirik, eta gisa honetako hautaketa-prozedura batean osasun-segurtasuna uneoro bermatu beharrekoa dela jakitun, 2020ko Lan Eskaintza Publikorako lehen probaren eguna atzeratzea erabaki du. Dakizunez, ekainaren 20rako zegoen aurreikusia aipaturiko lehen proba. Erabaki honen berri gaur eman zaie hezkuntza sare publikoan ordezkaritza duten sindikatuei ere, Hezkuntza Sailarekin izan duten bilera telematikoan: http://tiny.cc/q33omz
    Mila esker zure ekarpena egin eta leiho honen bidez partekatzeagatik.

  • 2020.eko apirilak 07

    Zelako koinzidintzia! Gobernuak ez du eskaera hau erantzun bez! "Ordezkapenak berrezarri" eskaera ere ez...Boto gehien dituztenak dira gainera...zergatik izango da ba? Ze arraro...

  • 2020.eko apirilak 06

    No hay excusa para atrasar el proceso selectivo un año si las condiciones sanitarias son favorables. Los profesionales de la educación no deberíamos quejarnos cuando agobiamos constantemente a nuestro alumnado con evaluaciones. Si no sabes adaptarte al itinerario de aprendizaje el problema es tuyo.

  • 2020.eko martxoak 31

    Baldintza hauetan ezin da EPE 2020 antolatu:1. Ez-ohiko osasun egoera larriagatik (COVID-19).2. Uneotan ikasleei arreta eman behar zaielako (telelana).3. Etxeratuta gauden tarte honetan etxeko ardurak (seme-alabek) eta ikasteko espazio faltak nabariagoak eta karga handiagokoak direlako, EPEa ikasten eta prestatzen jarraitzeko tarte, espazio eta baliabideak ezinezkoak izateraino.4. Hemendik ekainera bitartean EPEa egiten den tokian (azken urteetan BECen, edo antzeko tokietan) nola bermatuko dira parte hartzaileen osasuna, zein neurri hartuko dira? Nola saihestuko da aretoan sartu aurreko jende pilaketa hori? Elkarren arteko distantziak nola zainduko dira, areto barruan nahiz kanpoan? Komun nahikoak daude? Metroa maiztasun gehiagorekin jarriko dute, bai lehenago bai beranduago? Hauek eta beste kontu gehiago kontuan hartuko al ditu antolatzeaz arduratuko den ETTa (lehiaketa publiko baten bidez aukeratzean eskakizun horiek eta gehiago eskatzen dira)?

  • 2020.eko martxoak 30

    Egia da ikasi dutenentzat putada izugarria dela, nik jada lan erdia eginda daukat. Baina burua kontzentrarzerik ez dago, egoera tamalgarria inguruan eta telelanak ez duela denbora librerik uzten.

  • 2020.eko martxoak 28

    Argi geratu dadila atzeratzea eskatu nahi dugula egoera hobetu arte, ez EPEA behin betiko suspenditzea. Egokiena abenduan egitea izan daiteke egoera bideratzen denean.

  • 2020.eko martxoak 28

    Nire ustez pertsona baten bizia arriskuan jartzen duena "urte osoan ikasten egon delako" ez du irakaslea izatea merezi. Nazka ematen dit. Elkartasun eza, berekoitasuna, ez doaz bat irakasle bat izan behar denarekin. Ni ere ikasten egon naiz.

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2020.eko martxoak 28

    ¿Pero qúe clase de persona puede defender que no se celebre una oferta pública de empleo? Ah, ya, los que no han estudiado. Y ahora con el confinamiento tienen la excusa perfecta, como si antes de la cuarentena no tuvieran que trabajan ni cuidar de sus hijos; y como si los que sí hemos preparado la OPE no tuvieramos tambien trabajo a jornada completa y cargas familiares...

  • 2020.eko martxoak 27

    Egoera oso berezi batean gaude. Lehentasuna gure eta gure artekoen osasuna izan beharko litzateke, eta gure ikasleak. Ekainan ikasturtearen bukaera nahasia izango da eta topera ibili beharko gara eskoletan.Askok justifikatzen dute aurten egitea ikasten egon direlako orain arte. Oso berekoia iruditzen zait. Nik ere urte osoa daramat ikasten, baina ez dut orain horretan pentsatzen. Mesedez, kolektibo bezala pentsa dezagun, ez indibidualki. 2020an LEPrik ez!!

  • 2020.eko martxoak 27

    Normalkuntza jakin batez EPEA egitea eskatzen dugu.
    Eta ez da aitzakia (niretzat gutxienez). Askok denbora lar daramgu EPE honetarako ikasten, baina ez dugu uste egoera honetan aproposa denik EPE bat egitea. Abendura atzeratzea izango litzateke egokiena, gauzak lasaitzen direnean.

  • 2020.eko martxoak 27

    Urte oso bat oposaketak prestatzen, institutuko gauzak antolatzen, oposaketak ,familia (bakoitza bere egoera pertsonalarekin). Denborarik ez, momentu bereziak galduta eta orain zer? Jende askok, urtean zehar, murrizketak hartzen dituzte ikasteko edo etxera joaten dira kobratu gabe ikasteko, edo telefonoa ez dute hartzen delegaritzarekin harremanetan ez egoteko, edo .... Mesedez, informatu hobeto eta ez antolatu horrelako arazoak. Ez atera gauzak bere onetik. Umeak bueltatu eta guk ezin izango ditugu oposaketak egin? Ia 3 hilabete geratzen dira. EZ jarri aitzaki gehiago eta ahalegindu jarraitu nahi dugunok egiten dugun bezala.

  • 2020.eko martxoak 27

    Y aquí vienen. Los de siempre. Los que postergan y retrasan todo creyendo que así les dará tiempo a hacerlo mejor. Años habéis tenido para preparar esta oposición, ¿creéis que en una cuarentena vais a conseguir estudiar y preparar lo que no habéis hecho anteriormente? Pero bueno, ya me imagino el perfil; haters de Ordezkoak Martxan que sólo saben criticar y despotricar contra la Administración por lo mal que gestiona todo (y ahora, como no puede ser de otra manera, también critican el hecho de que quieran cumplir los plazos preestablecidos), interinos que no han hecho una OPE en su vida pero que oye, están cobrando sus 2.000 euritos la mar de contentos y tienen miedo a perder ese status (que si tan listos se creen que son, ¿por qué tienen miedo de un simple examen?). En fin, los llorones de siempre. Si no podéis prepararos y llevar los tiempos de algo tan importante para vosotros como esta OPE, habría que veros llevando una clase y exigiendo a los chavales competencias que no tenéis. Gobierno Vasco, el atrasar esta prueba sólo os servirá para tener que corregir más exámenes de gente que se cree que puede abordar con éxito en un pequeño lapso de tiempo lo que no ha conseguido abordar desde que acabó el CAP. No nos hagais perder el tiempo; ni a nosotros ni a vosotros.

  • 2020.eko martxoak 27

    Ez da bidezkoa

  • 2020.eko martxoak 27

    Ezin da bermartu ekainean 5000 pertsona elkartu ahal izango garela BECen, eta noiz bermatu ahal izango den ez dakite. Beraz erabakia argi dago. EPEa bertan behera geratu beharko zen.

  • 2020.eko martxoak 27

    Nahiz eta OPEak buru belarri prestatzen ego irailetik (!) eta diru asko inbertitu.. uste dut justoena ikuspegi kolektibo batetik OPEak 2021 ra atzeratea izango litzatekeela. Ezin dira oposaketak prestatu ez ohiko egoera honetan. Ez dut uste ososun eta segurtasun baldintzak egokiak izango direnik ere.

  • 2020.eko martxoak 27

    Alde batetik nire osasuna bermetzea nahiko nuke eta bestetik modu egokian aurre egin nahi diot EPE bati, eta ez egoera honetan. Nahiz eta ondo prestaturik joan, atzeratzea ezinbestekoa ikusten dut.

  • 2020.eko martxoak 27

    2021ra atzeratzea egokia iruditzen zait dagoen egoerarekin.

  • 2020.eko martxoak 27

    Telelana (hitz potoloa hezkuntzan, formak [fondo edo edukietan sartu gabe] jada arazo itzelak ematen baitizkie ikasle zein irakasleei, ikasle askok zailtasun tekniko zein ekonomiko [baliabiderik eza edo gailu bakarra hainbat ikasle dauden etxe batean, nik egunotan ikusi dudan lez] eta agintariek horri buruz erraz dihardute, telelana etxean ordenagailu bat izatea balitz bezala, sarritan, hezkuntzak apaldu beharko lituzkeen desberdintasunak askoz gehiago handitzen direnean egoera honetan eta lanerako modu honekin. Telelana ez da gauerdiko ahuntzaren eztula, paradigma aldaketa izugarria baizik, eta agintariek errazegi botatzen duten hitz potoloegia. "Telelana" esanda, dena bideratuta eta konponduta balego bezala).

  • 2020.eko martxoak 27

    Egoera normal batean, gogorra bada... orain etxetik ahal den hoberen lan egitea ta familia ahal den hoberen egon dadin uztartzea, are gehiago!! Atzeratu mesedez!!! Zer irabazten da aurten egitearekin???

  • 2020.eko martxoak 27

    Alde batetik, ezinezkoa da egoera honetan telelana (hitz potoloa hezkuntzan, formak berak jada arazo itzelak ematen baitizkie ikasle zein irakasleei; eta agintariek horri buruz erraz dihardute, telelana etxean ordenagailu bat izatea balitz bezala, sarritan, hezkuntzak apaldu beharko lituzkeen desberdintasunak askoz gehiago handitzen direnean egoera honetan. Telelana ez da gauerdiko ahuntzaren eztula, paradigma aldaketa izugarria baizik, eta agintariek errazegi botatzen duten hitz potoloegia), umeak etxean edukita zaintza, konfinamendua eta ikasketa uztartzea; ezinezkoa. Batzuk, egoeraz baliatuko dira, egun osoan zehar beren ohea egin baino haratago doan ardurarik ez dutenak, besteak beste. Baina berdin gertatzen da enpresa edo negozio batzuekin ere, egoera tamalgarri honetan aberastuko baitira. Beraz, egoera ez da justua inondik inora ere. Gainera, egoera honetan (fisikoki konfinatuta eta psikologikoki albiste eta egoera tamalgarrien kontestu batean) nik, behintzat, ezin dut jarraitu hemen ezer gertatuko ez balitz bezala. Bestalde, eta hau epe ertainerako eztabaida bada ere, berandutzen ari dena, ez dira gure hautaketaren irizpidetzat hartzen lana, formazio pedagogikoa, konpromisoa, prestakuntza edota konpetentea izatea. Soilik, edo nagusiki bai, bederen, memorizazioa, informazioa irenstea eta memorizatutakoa egun batean edo bitan botaka ari bazina bezala botatzea. Are larriagoa, irakasleoi gero eta gehiago esaten zaigunean eredu hori ez dela egokia (eta ez da, jakina), ez dela eraginkorra eta ezin dela izan konpetentziekin lotutako ikasketa prozesu baten ardatza. Hau da, guk kontrako norantzan irakatsi behar dugu eta, are gehiago, programazio didaktikoa ere gero eta irizpide pedagogiko zorrotzagoekin osatu, ikaskuntza prozesu praktiko eta esanguratsuaren norantzan lan egin baina, hautaketan, hori praktikan jarri behar dugunon selekzio-prozesuan ebaluatzen gaituzte justu kontrara: memorizazioa eta, zoriak laguntzen bagaitu egun horretan, betirako izango den postu bat eskuratzeko probalititateen hazkuntza esponentziala. Hori da profesional kualifikatuak lortzeko modu eraginkor eta objektiboa? Guk, egunerokoan, konpetetentziak gora eta konpetentziak behera ibili behar dugu, Heziberri han eta hemen (gainera, sistema osoa eta baliabideak ez daudenean benetan horretara bideratuta), baina gero memorizazio gordina ardatz duen prozesua? Kontraesan larria. Bada garaia, behingoz, kontu hori lantzeko, bada garaia hain injustua den eta ikaskuntza prozesu esanguratsu, praktiko eta kooperatiboaren kontra doan hautaketa-metodologia (nolabait izendatzearren) horren inguruan eztabaida sakona jorratzeko. Ezin da gure hautaketa oinarritu justu gero egin behar dugunaren kontrako irizpideetan. Hori ez da inongo bermea. Guztiz antipedagogikoa da.

  • 2020.eko martxoak 27

    Alde batetik, ezinezkoa da egoera honetan telelana, umeak etxean edukita zaintza, konfinamendua eta ikasketa uztartzea; ezinezkoa. Batzuk, egoeraz baliatuko dira, egun osoan zehar beren ohea egin baino haratago doan ardurarik ez dutenak, besteak beste. Baina berdin gertatzen da enpresa edo negozio batzuekin ere, egoera tamalgarri honetan aberastuko baitira. Beraz, egoera ez da justua inondik inora ere. Gainera, egoera honetan (fisikoki konfinatuta eta psikologikoki albiste eta egoera tamalgarrien kontestu batean) nik, behintzat, ezin dut jarraitu hemen ezer gertatuko ez balitz bezala. Bestalde, eta hau epe ertainerako eztabaida bada ere, berandutzen ari dena, ez dira gure hautaketaren irizpidetzat hartzen lana, formazio pedagogikoa, konpromisoa, prestakuntza edota konpetentea izatea. Soilik, edo nagusiki bai, bederen, memorizazioa, informazioa irenstea eta memorizatutakoa egun batean edo bitan botaka ari bazina bezala botatzea. Are larriagoa, irakasleoi gero eta gehiago esaten zaigunean eredu hori ez dela egokia (eta ez da, jakina), ez dela eraginkorra eta ezin dela izan konpetentziekin lotutako ikasketa prozesu baten ardatza. Hau da, guk kontrako norantzan irakatsi behar dugu eta, are gehiago, programazio didaktikoa ere gero eta irizpide pedagogiko zorrotzagoekin osatu, ikaskuntza prozesu praktiko eta esanguratsuaren norantzan lan egin baina, hautaketan, hori praktikan jarri behar dugunon selekzio-prozesuan ebaluatzen gaituzte justu kontrara: memorizazioa eta, zoriak laguntzen bagaitu egun horretan, betirako izango den postu bat eskuratzeko probalititateen hazkuntza esponentziala. Hori da profesional kualifikatuak lortzeko modu eraginkor eta objektiboa? Guk, egunerokoan, konpetetentziak gora eta konpetentziak behera ibili behar dugu, Heziberri han eta hemen (gainera, sistema osoa eta baliabideak ez daudenean benetan horretara bideratuta), baina gero memorizazio gordina ardatz duen prozesua? Kontraesan larria. Bada garaia, behingoz, kontu hori lantzeko, bada garaia hain injustua den eta ikaskuntza prozesu esanguratsu, praktiko eta kooperatiboaren kontra doan hautaketa-metodologia (nolabait izendatzearren) horren inguruan eztabaida sakona jorratzeko. Ezin da gure hautaketa oinarritu justu gero egin behar dugunaren kontrako irizpideetan. Hori ez da inongo bermea. Guztiz antipedagogikoa da.

  • @Eihera
    2020.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Hezkuntzako Lan Eskaintza bertan behera uztea eskatzen ari gara. https://t.co/aB4IS2diqF

  • 2020.eko martxoak 26

    Bastante estrés tenemos ya con la situación actual como para sumarle mas con la incertidumbre de la ope, lo mas lógico es aplazarla a 2021 como casi todas las CCAA

  • 2020.eko martxoak 26

    Telelana (eskolan bertaratuta egitearen aldean lan astuna dena), egoera berriak eragindako antsietatea, itxita egon beharra haize freskoa hartu ezinik, zaintza lanak, motibazioa eta ikasteko disziplina mantentzea zaila egiten zaizkigu, eta gainera ez da ziurra egin ahal izango direnik. Eta norbait birusarekin kutsatzen baldin bada eta ezin baldin badu azterketara aurkeztu? Edo okerrago, kutxatuta egonagatik ere aukera galdu nahi ez baldin badu azterketara joanez eta gainontzekoak kutxatzen baldin baditu?