(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Osasuna
Eu

OSAKIDETZAKO EPE PROZESUETAN GARDENTASUNA BAITA ARINTASUNA EGOTEA

ilekizkur(e)k
2020.eko otsailak 02
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Atsalde on:

David det izena. Osakidetzak behin behineko langilea nauka. Gutun edo tresna honen bitartez Osakidetzako E.P.E prozesuetan gertatzen diren hiru irregulartasunak, bertzeak bertze, salatu nahiko nituzke.

Lehenik eta behin alde batetikan aipatu nahiko nuke Osakidetzako E.P.E prozesu bat bukatutakoan denbora luzeegia eman ohi da lortutako plazak (lanpostuak) hartzeko baita kontratazio zerrendak indarrean jartzeko ere. Luzeeegia esateak esan nahi du azken azterketak bukatzen direnetik prozesua amaitutzat eman arte normalean lau urte (4 urte) igaro izaten dira beraz, edozein hautagaientzako hainbertze denbora zain egon behar izatea egoera jasangaitza bihur daiteke. Horri guztiari gehitu bahar zaio hautagai batzuek hurrengo E.P.E prozesuan aurkezten direnean oindikan ez dakite aurreko behin betiko emaitzak ezta plaza lortzeko aukera izan dezaketen. Horrez gain esan baharra dago aurreko guztiari azaldutakoari nolabaiteko irtenbidea ematen zaion bitartean, kontratazio zerrendak askotan agortzen direla beraz, ez da batere ondo bermatzen kalitatezko osasun zebitzurik ezta kotratazioetan gardentasunik ere.

Bertze aldetikan azken aipamen horri dagokionez, kontratazio zerrendei dagokienez, aipatu dudan bezala EPE prozesuek irauten duten bitartean kontratazio zerrendak agortzen dira hala ere, langile gabezi horri aurre egin ahal izateko arduradunei zerrenda handitze-prozesu bat sortu ez ezik, LANBIDE-tik edo/eta ¨curriculum¨-etik ere inolako gardentasunik gabe langileak kontratatzen dituzte. Horrek ere langileen arteko liskarrak sortarazten ditu. Zer esanik ez horrelako kontratazioak egitean ez dutela batere inolako irizpiderik kontuan hartzen beraz bitarteko arduradunek baita kontratazioetaz arduratzen direnek ere zer motatako baldintzak hartzen diren kontuan erabaki dezakete.

Bertze alde batetikan Euskarari dagokionez aipamen berezi bat egin naiko nuke. E.P.E prozesu askotan ikasgai-zerrendaren barruan Euskara plana sartuta badago bertzeak bertze. Hala ere, plan horretan agertzen den guztia ez da batere betetzen, opor-garaiko kontratazioei dagokienez batez ere. Badirudi Osakidetzako Zuzendaritza Taldeak edo Osasun Sailako Goi-karguek soilik ematen diotela garrantzia legeak agintzen duen hizkuntza eskakizunen ehunekoa betetzeari Euskararen erabilerari baita maila hobetzeari eman beharrean. Izan ere, guri E.P.E prozesuetan eskatzen digutena eskatzen digutenek ez dute batere betetzen erabiltzaileei ez baitzaie merezi duten zerbitzua ematen ezta legeak agintzen duen guztia ere. Are gehio badirudi azken-bolada hontan Euskara tituluak oparitzen ari direla Euskara planaren barruan perfildun lanpostuen ehunekoa betetzeko asmoz uste baitut Euskarak merezi duen lekua ez zaiola ematen ari, horrez gain, titulazioak ikusitakoan uste dut ez dagoela Euskararekiko bezainbertze mailarik.

Aurreko guztia behin azalduta, ez dut uste gai hau ahuntzaren gauerdiko eztula denik beraz, eskatu nahiko nizueke Osakidetzako E.P.E prozesuei behar duen garrantzia baita arintasuna ematea hain luzeak izan ez daitezen. Euskarak behar duen lekua emateari ere oso garrantzitsua deritzot batzuetan gauden mendean egon arren, Euskaltzaleok baztertutzat ikusten dugu geure burua. Zer esanik ez badaramatzagula jada 25 urtez Euskarari merezi duen lekua eman nahian hala ere, uste dugu Eusko Jaurlaritzak baita EAJ-k egin dituzten ahaleginak ez direla nahikoak izan. Onartu egin behar dugu aurrerapausoak egon direla baina ezinbertzekotzat jotzen dugu kontratazioetan Euskara maila mantentzea Euskak merezi duen garrantzia izan dezan.

Hau guztiari buruz hitz egiteko hemendikan izango nauzue.

Zuen erantzunaren zain egongo naiz.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2020.eko martxoak 12

    Gabon:

    Koronabirus kontua dela eta, enaiz luzatuko aurrerago datu zehatzak emango baititut jendeak benetako informazioa izan dezan gainera emango deten informazioa interneten denon eskuragarri dago.
    Orain esango deten gauza bakarra da lotsagarria dela eman didazuen erantzuna ematea, badakit zuen burua zuritu nahi dezuela, baina gauza bat da gezurretan ibiltzea eta bertze gauza bat da jendeari errespetu falta izatea edo ustea jendea ez dala adimentsua eta hori da nirekin egin dezuena baina ez dizuet onartuko.
    Aurrerago datuak emango dizkizuet zuen argudioak lurretik botatzeko, erantzun honekin soilik jakinarazi nahi nizuen gezurretan zabiltzatela zuek badakizuela baita osakidetzan lan egiten dugun guztiok ere badakigula.
    Laster arte.

  • Osasuna
    2020.eko otsailak 24

    David agurgarria:

    Eskertzen dugu zure iritzia plazaratu izana, eta honen bidez zuk adierazitakoari erantzuna emango diogu:

    2016-17ko enplegu publikoaren eskaintzaren garapenari dagokionez (deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018ko otsaila eta apirila bitartean argitaratutako hainbat ebazpenen bidez egin zen, eta azterketak 2018ko maiatza eta uztaila bitartean egin ziren), jakinarazi nahi dizugu gaur egun kategoria gehienetan hautagaien behin-behineko zerrenda jasotzen duten ebazpenak argitaratu direla, prozesuaren, oposizio-fasearen eta lehiaketa-fasearen puntuazio osoarekin eta destinoen eskaintzarekin. Gainerako kategorietako izangaien behin-behineko zerrendak argitaratuko dira hurrengo kategorietan.

    Era berean, deialdi honi dagokionez, 2020ko otsailean hasi ziren Osakidetzaren webgunean argitaratzen dena, behin betiko zerrenda eta destinoen erregistroa jasotzen dituztenak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian estatutupeko langile finko izateko irizpideak. Une horretatik aurrera, esleipendunak Osakidetzako langile finko gisa jabetu eta sartu dira. Estatutupeko langile finko izateko izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten ebazpenak arian-arian argitaratuko dira 2020ko lehen seihilekoan.

    Aurrez azaldutako informazioaren arabera, oposizio-faseko azterketak egiten direnetik aurrera, 2016-17ko EPEaren hautaketa-prozesuaren iraupena idazkian adierazitako 4 urteak baino askoz txikiagoa da, kategoria batzuetan 2 urte baino gutxiago baitira.

    Hala ere, Osakidetzak bere hautaketa- eta hornidura-prozesuak berrikusten jarraitzen du, besteak beste, kudeaketa-denborak arintzeko eta garapenean berme handiagoak emateko.

    Indarrean dauden zerrendak amaitu ondoren kontratazio-zerrendak kudeatzeari buruzko bigarren paragrafoan jasotako iritziari dagokionez, hau jakinarazten dizugu:

    Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2018an jarraibideak eman zizkien erakunde guztiei, indarrean zeuden kontratazio-zerrendak agortzen zirenean (egoera hori oporraldietan, iraupen laburreko kontratuetarako eta zenbait zentro eta kategoriatarako soilik ematen da) 2016/17 EPEaren gaindituen zerrendara jo zezaten, ordena horretan, eta zerrenda hori agortuz gero, 2016/17ko enplegu publikoaren eskaintzan gainditu ez zutenen zerrendara.

    Irtenbide hori hartu zen, zeina, bestalde, iragankorra baita, eta kategoria bakoitzeko zerrenda berriak indarrean sartzen direnean amaituko da, hautaketa-irizpide objektibo bat ezartzeko, non hautagaien arteko lehentasuna gaitasun-printzipioaren arabera ezartzen den (EPEko nota). Zuk CVren bidez aipatzen duzun kontratazioa salbuespenezkoa da, soilik EPEra deitu ez diren kategorientzat edo EPE gainditu dutenen eta gainditu gabekoen zerrendak agortzen direnentzat. Edonola ere, CVen arteko lehentasun-ordena dagokion Pertsonaleko Zuzendaritzan erregistratzen den datak zehazten du.

    Euskarari ematen zaion garrantziari buruz zera adierazi nahi dugu:

    a) Azken urteetan, Osakidetzaren EPEetan Euskara Planaren edukiak irakasgai komunen zerrendan sartu ohi dira, euskararen erabilera normalizatzeko plangintza erakundearen erronka estrategiko garrantzitsuetako bat delako.
    b) Euskararen ezagutza bermatzea eta handitzea ahalbidetzen duen hizkuntza-eskakizunen sistemari ez ezik, Osakidetzako Zuzendaritzak garrantzi handia ematen dio hizkuntzaren erabilerari ere. Izan ere, 2. Euskara Planaren bidez, erabilera sustatzeko hainbat neurri garrantzitsu jarri dira abian (pazienteen lehentasunezko hizkuntza; pazienteei lehen mailako arretan eta espezialitate batzuetan profesional euskalduna hautatzeko aukera ematea; profesional eta zerbitzu elebidunen identifikazioa; ahozko eta idatzizko harremanetan euskara erabiltzeko protokoloa; lantaldeetan hizkuntza-ohiturak aldatzeko proiektuak…) Alde horretatik, zuzendaritzak erabilera bultzatzen jarraitzeko asmoz ekingo dio 3. Euskara Planari.
    c) Osakidetzak bere enplegatuek egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen agiri ofiziala ematen badu ere, agiri horiek lortzeko probak eta probetako eduki guztiak IVAPek sortzen ditu, Europako hizkuntzen marko estandarrean ezarritakoari jarraiki. Beraz, Osakidetzak ez du zerikusirik ez azterketen egitura edo edukiekin, ezta azterketen emaitzekin ere. Gainera, emaitzei erreparatuta, gaindituen portzentajea ez da batere handia.

    Argibide gehiago behar izanez gero zalantzarik ez izan laguntzeko prest egongo garela.

    Adeitasunez,