
OHIKO GALDERAK 12 urtetik beherako haurrentzako doako garraioa
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak
bultzatu du 12 urtetik beherakoek
garraio publikoan doan bidaiatu ahal izatea.
Orain arte, 0 eta 6 urte bitarteko haurrek
doan bidaiatzen zuten.
Guztira, 130 mila pertsona inguruk
lortuko dute onura hori.
Probintzietako eta udalerrietako
agintariek eta garraio-enpresek
(autobusa, tranbia, trena…)
bat egin dute neurri horrekin.
Zergatik erabaki da doako garraio publikoa
12 urtera arte zabaltzea?
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak
bultzatu du neurri hori:
- gazteenak garraio publikoa erabiltzera ohitzeko
- familiek gastu gutxiago izateko
- ingurumena gehiago zaintzen delako
garraio publikoa erabiltzean.
Betirako neurria al da?
Bai. Garraio publikoa doakoa zen
0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat.
Orain, 12 urte arte izango da.
Neurri hau betirako izango da.
Zer garraiobidetan bidaia daiteke doan?
Euskadiko autonomia erkidegoko eta lurraldeetako
garraio publiko guztietan (autobusa, trena, tranbia…),
lurraldeetako organoek hala erabaki ondoren.
Zer behar da doan bidaiatzeko?
Doan bidaiatzeko,
6 eta 12 urte bitarteko haurrek
txartel pertsonalizatua (Barik, Mugi edo Bat)
izan behar dute.
Jada 12 urte dituzten haurrek
ordaindu behar al dute?
Bai. Doan bidaia dezakete
12 urte betetzen dituzten
aurreko egunera arte.
12 urte bete ondoren
dagokien tarifa ordaindu behar dute.
6 urtetik beherakoek txartela behar dute?
Ez. 6 urtetik beherako haurrek
orain arte bezala bidaiatzen jarrai dezakete,
doan eta txartel pertsonalizaturik gabe.
Non lor daiteke txartela?
Txartela nola lortu eta behar dena jakiteko,
begiratu hemen:
Txartela edozein lurraldeko
garraio publikoan erabil daiteke?
Bai. 12 urteko haurrek
Bat, Barik eta Mugi pertsonalizatua erabil dezakete
Euskal Autonomia Erkidegoko
3 lurraldeetako garraio publikoan ordaindu gabe.
Zer gertatzen da txarteletan aurretik dagoen diruarekin?
12 urtetik beherako haurrek
txartel pertsonalizatua bazuten diruarekin,
diru hori txartelean mantentzen da
12 urte bete eta ordaintzen hasi behar den arte.
Eta arazoren bat badago eta Euskadiko garraio publikoko
makina balioztatzaileren batean bidaia kobratzen bada?
Zenbatekoa itzultzea eska daiteke
garraio publiko bakoitzeko
bidaiarien Arretarako Bulegoetan.
12 urtetik beherako haur batek
bakarrik bidaiatu al dezake Euskotrenen?
Bidaia dezake, baina aitaren, amaren
edo tutorearen baimena behar du.
Baimena hemen deskarga daiteke.




