Eusko Jaurlaritzak gobernuaren lehen 100 egunak aztertzen ditu
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu
eta gobernuaren lehen 100 egunei buruz hitz egin du.
Gobernu berriaren lehen 100 egunak
Eusko Jaurlaritza berriak 100 egun bete ditu lanean,
Imanol Pradales Lehendakariak eta bere taldeak
ekainaren 25ean karguak hartu zituztenetik.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
esan du gobernu honek ilusioz lanean
eta erabakiak hartzen jarraituko duela
euskal herritarren bizitza hobetzeko,
huts egiteko beldurrik gabe.
Beraz, lan egingo dute hauek lortzeko:
- Euskal herritar guztien beharrei erantzuteko
eta ongizatea ziurtatzeko. - Autogobernua indartzeko
- Beraien iritziz ondo dagoena egitea eta esatea,
beste pertsona batzuek diotenagatik mugatu gabe.
Gainera, gobernu berri horrek lan egin nahi du
gizarte eragile, enpresa eta talde politiko guztiekin
akordioak lortzeko eta herritarrak gehien kezkatzen dituzten
gaietan lan egiteko: osasuna, hezkuntza, etxebizitza,
enplegua, segurtasuna…
Eusko Jaurlaritzak dagoeneko akordioak lortu ditu
gai hauetan aurrera egiten jarraitzeko:
- Osasuna: Osakidetzako arreta zerbitzua hobetzeko,
horrela itxarote zerrenda motzagoak izan daitezen
eta pertsonek medikuntzako arreta erraz jaso dezaten.
Gai honetan aurrera egiten jarraitzeko,
beste bilera bat egingo da urriaren 9an, asteazkena.
Gainera, programa bat jarri da martxan
prestakuntza bukatzen ari diren mediku egoiliarrek
Osakidetzan lanean hasi ahal izateko.
Helburua da pertsona horiek
lan bila atzerrira joan behar ez izatea.
- Etxebizitza: martxan jarri da Euskadin
urte batzuen buruan alokairu publikoko
7 mila etxebizitza eskaini ahal izateko prozesua.
- Enplegua: EPE berriak onartu dira.
Ia 5 mila lan postu eskainiko dira gai hauetan: - 200 lanpostu hezkuntzan.
- 700 lanpostu osasunean.
Gainera, Eusko Jaurlaritza lanean ari da
enplegu-legea sortzeko.
Lege berri horrekin, honako hau lortu nahi da:
- Lan-harremanak hobetzea.
- Soldata-arrakalarik ez egotea, hau da,
soldata bera izatea lanpostu berean lan egiten duten
emakume eta gizonentzat.
Eusko Jaurlaritza beste gai hauetan ere
ari da lanean:
- berrikuntza planak administrazioan,
enpresetan eta unibertsitatean - gazte ekintzaileentzat laguntzak
- euskara ikastea doan izan dadila
- Basquefik finantza-enpresa taldearen
lehen kontseilua sortzea.
Lehendakariaren agenda
Gobernuaren lehen 100 egunetan zehar
Lehendakaria pertsona hauekin bildu da:
- María Chivite Nafarroako Gobernuaren presidentearekin.
Bilera hau oso garrantzitsua izan da
hitzarmen eta kontzertu ekonomikoari buruzko
artikulu bateratu bat sinatu dutelako.
- Pedro Sánchez Espainiako Gobernuaren presidentearekin.
Bilera honetan, adostu dute
Aldebiko Lankidetza Batzordearen lehen bilera egitea.
Lehendakariak bilera garrantzitsu hauek ere izango ditu:
- Urriaren 2tik 4ra Maltan, Itsas Eskualde Periferikoen
Konferentziaren 52. batzar orokorra.
Bertan, Lehendakaria hautagai gisa proposatuko da
Arku Atlantikoaren Batzordearen lehendakaritzarako.
- Urriaren 7an, Baionan Jean-René Etchegaray
Iparraldeko Mankomunitateko lehendakariarekin,
Euskal Herriaren ipar eta hegoaldeko elkartasuna indartzeko.
Gobernu Kontseiluak hurrengo lau urteetako
gobernurako egutegia onartu du.
Orain Eusko Legebiltzarrera bidaliko da egutegi hori.
4 urte horietan, Eusko Jaurlaritzak
17 lege onartu nahi ditu.
Adibidez, gai hauetarako legeak egin nahi ditu:
- Denden jarduera arautzea.
- Administrazioek azkarrago erantzun ahal izatea
eta herritarrek izapideak errazago egin ahal izatea. - Gardentasuna, herritarrek jakin dezaten
administrazioek zer egiten duten
eta informazio publiko irisgarria erraz lor dezaten. - Pertsona guztiak berdin tratatuak izan daitezela
eta diskriminazioaren aurka borrokatzea. - Euskaditik kanpo bizi diren euskaldunentzako laguntza
gizarteak bizi dituen aldaketetara egokitzeko. - Unibertsitatea, irakasleen eta ikertzaileen
lan-baldintzak hobetzeko.
Baita ikasketa-eskaintza hobetzeko
eta adin guztietako pertsonei ikasketak eskaintzeko ere.
Programa eta erakundeentzako laguntzak
Eusko Jaurlaritzak laguntzak ematea onartu du
programa eta erakunde hauetarako:
- Euskadiko Merkataritzako Bulego Teknikoak:
2 milioi euro jasoko dituzte tokiko merkataritzari
lagun diezaioten berrikuntzan, kalitatea hobetzean,
teknologia berriak erabili ditzaten...
Baita hori dena egin dezaten iraunkortasunaren
eta iraunkorra gizonen eta emakumeen arteko
berdintasunaren alde lan eginez.
- Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programa:
465 mila euro jasoko ditu Euskaditik kanpoko
unibertsitateetan ikertzen duten
eta oraindik doktorego-titulurik ez duten
ikertzaileen gastuak ordaintzeko.
Horrekin, pertsona horien prestakuntza hobetu
eta egiten dituzten ikerketak ezagutarazi nahi dira.
- Animalien ongizatearen ziurtagiria:
142 mila euroko laguntza nekazaritza-sektoreko
kooperatiba, elkarte edo enpresek
ziurtagiri hau 2024an zehar lor dezaten.
- Kulturen eta immigrazioaren arteko bizikidetza:
Tokiko erakundeentzako laguntzak,
hainbat kultura elkarrekin ondo bizitzeko
eta etorkinak gure gizartean integratzeko
jarduerak martxan jartzeko.
Baita bi gai horiei buruzko prestakuntza duten
teknikariak kontratatzeko ere.
- Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa:
Ia 167 mila euroko laguntza jasoko du
bere instalazioetarako, arte-bildumarako
eta euskal artearen datu-baserako.
Kopuru hori Eusko Jaurlaritzak aurten
ematen dion laguntzaren bigarren ordainketa da.