Lanbidek 5,5 milioi euro gastatuko ditu desgaitasuna duten pertsonen eta prestakuntza gutxi duten gazteen enplegua sustatzeko
Lanbide, Enplegu Zerbitzu Publikoaren
Administrazio Kontseiluak onartu du
5,5 milioi euro gastatzea laguntzetan.
Laguntza horiek honako hauek martxan jartzeko dira:
- Prestakuntza Interneten lana ez duten pertsonentzat.
- Prestakuntza gutxi duten gazteen enplegua.
- Desgaitasuna duten pertsonen kontratu gehiago.
- Gaztelania ikasteko ikastaroa
lanik ez duten etorkinentzat.
Prestakuntza Interneten lana ez duten pertsonentzat
Lanbidek 2 milioi euro gastatuko ditu
2024-2025 ikasturtean Interneten prestakuntza eskaintzeko
lanik ez duten pertsonak prestatzen jarraitu ahal izateko.
Horrekin lortu nahi da:
- Lanik ez duten pertsonen prestakuntza hobetzea
lana azkarrago aurki dezaten. - Gaur egun enpresen beharrei erantzungo dien
prestakuntza egokia eskaintzea.
Prestakuntza bukatzean, parte-hartzaileei
Profesionaltasun-ziurtagiria emango zaie.
Lanbide prestakuntza Interneten
eskaintzen hasi zen pandemia garaian,
ezin baitzen aurrez aurreko prestakuntza egin.
Prestakuntza gutxi duten
eta lanik ez duten gazteentzako laguntzak
Lanbidek onartu du 1,6 milioi euroko laguntza ere,
derrigorrezko hezkuntza amaitu ez duten
200 gazteri prestakuntza eskaintzeko.
Laguntza hau 16 eta 25 urte bitarteko gazteek
ikasten jarraitu ahal izateko da.
Laguntza horri esker, gai hauek lantzen dituzten
oinarrizko 15 prestakuntzetako batean
ikasi ahal izango dute:
- oinarrizko gaitasunak eta ezagutzak.
- gaitasun sozialak eta pertsonalak.
- gaitasun teknikoak eta profesionalak.
Laguntzak 2024-2026 ikasturterako dira.
Orain arte, laguntza honi esker:
- martxan jarri dira 12 prestakuntza-ibilbide
eta 26 profesionaltasun-ziurtagiri mota. - 243 gaztek bukatzea lortu dute gutxienez
ziurtagiri edo prestakuntza-ibilbide horietako bat.
Enplegu lagundurako laguntzak
Lanbidek 1,4 milioi euro emango ditu
laguntzetan Enplegu lagundua bultzatzeko.
Laguntza horien bidez, desgaitasuna duten pertsonek
aukera hauek izatea nahi da:
- Ohiko enpresetan lan-kontratu bat lortzea.
- Enpleguak mantendu ditzatela.
Laguntza hauek pertsona hauentzat dira:
- ehuneko 33ko edo gehiagoko
desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala
edo garuneko paralisia dutenentzat. - ehuneko 65eko edo gehiagoko
desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenentzat. - ehuneko 33ko edo gehiagoko
entzumen-desgaitasuna dutenentzat. - ehuneko 20 eta 33 arteko desgaitasuna duten
gaitasun intelektual mugatua dutenentzat.
Laguntza hori eskatu ahal izateko,
honako hauek bete behar dituzte:
- Lanik gabe egotea.
- Enplegu Zentro Berezi bateko lan babestutik
ohiko enpresetako lan batera aldatzea.
Laguntza horrekin, 9 enplegu-talde
martxan jarri nahi dira hauek lortzeko:
- Desgaitasuna duten 70 pertsonak gutxienez,
ohiko enpresetan lan bat izan dezatela. - 200 pertsona ingururi lanean laguntza ziurtatzea.
- Gutxienez 1.100 ohiko enpresekin lan egitea,
pertsona horiek enpresa horietan
lan egin ahal izan dezaten.
Laguntza horiek Europako Gizarte Funtsarekin batera
ematen dira.
2023an, Lanbidek 1,2 milioi euro gastatu zituen
enplegu lagundurako eta hau lortu zen:
- Enplegu lagundurako 8 enplegu-talde martxan jartzea.
- 56 gizon eta 44 emakume kontratatzea
ohiko enpresetan. - Aurretik ere ohiko enpresetan lan egiten zuten
206 pertsonari laguntza ematea.
Gaztelania ikasteko laguntzak
Aurten, Lanbidek laguntza berri bat emango du
2024-2025 ikasturtean etorkinek
gaztelania ikasteko aukera izan dezaten.
Laguntza hau lanik ez duten
eta Lanbiden alta emanda dauden etorkinentzat da.
Laguntza honi esker 400 pertsona inguruk
hizkuntza ikasi ahal izango dute.