Eusko Jaurlaritzak 94 milioi euro gastatuko ditu etxebizitzetarako laguntzetan
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Hauek dira hartu dituzten erabakiak:
Etxebizitzetarako laguntzak
Eusko Jaurlaritzak 94 milioi euro gastatuko ditu
bi gai hauek bultzatzeko laguntza-programan:
- Alokairu soziala, hau da,
alokairu-prezio baxuagoa duten etxebizitzak
diru-sarrera gutxi dituzten pertsonek
ordaindu ahal ditzaten.
- Etxebizitzak birgaitzeko lanak,
horrela irisgarriago,
energia-gastuan eraginkorrago
eta halako gaietan hobeak izan daitezen.
Institutu berria Barakaldon
Eusko Jaurlaritzak 23 milioi euro
baino gehiagoko laguntza ematea onartu du
Barakaldon bigarren hezkuntzako
institutu berri bat eraikitzeko.
Institutu honen izena Antonio Trueba izango da
eta DBH mailetan 6 ikasle talde
eta batxilergoko 4 talde izango ditu.
Obrak 2025eko lehenengo hilabeteetan
hasiko dira.