Eusko Jaurlaritzak 14 milioi euro gastatuko ditu ikertzaileen formakuntzetan
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.
Laguntzak ikertzaileentzat
Eusko Jaurlaritzak onartu du ikertzaileentzat
ia 12 milioi euroko laguntzak ematea,
2024-2025 ikasturterako.
Laguntza horiek ikertzaileak prestatzeko
Doktoratu aurreko programaren barruan daude.
Eta unibertsitatean ikertzen duten
eta oraindik doktorego -titulurik ez duten
pertsonak prestatzeko laguntzak dira.
Laguntza horiekin, Eusko Jaurlaritzak honako hau nahi du:
- ikertzaileak doktorego-titulua lortzeko prestatzen jarraitzea.
- ikerketaren aldeko apustua egiten jarraitzea,
Euskadin kalitatezko ikerketa zientifikoa lortzeko.
Gainera, laguntza horiekin Eusko Jaurlaritzak jarraituko du
Doktorego Ondoko Orientazioa-programari laguntzen.
Programa honek doktorego-titulua lortu berri duten
ikertzaileei laguntzen die, lehen garai horretan.
Horretarako, 650 mila euroko laguntza emango du,
iaz baino ehuneko 6 gehiago.
Ikertalent 2024 programa
Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro baino gehiagoko
laguntza onartu du zientzia eta teknologia arlok
ikertzaileek prestakuntza jarrai dezaten
Euskadiko teknologia-zentroetan lanean.
Laguntza horien bidez, ikertzaile horiek nekazaritzaren,
arrantzaren eta elikaduraren sektoreko
I+G+b proiektuetan parte hartu ahal izango dute,
Zientzia eta teknologia, enpresen antolaketa,
merkatuak, marketina... bezalako gaietan lan egin dezaten.
Laguntza horiekin eskainiko dira:
- 12 beka prestatzen ari diren ikertzaileentzat.
- 10 beka teknologian espezializatutako pertsonentzat.
Eusko Jaurlaritzak 2007an Ikertalent programa
jarri zuen martxan.
Geroztik, programa horri esker
269 proiektu bultzatu ditu:
- 125 ikertzaile gazteenak.
- 144 teknologian espezializatutako langileenak.
Laguntzak ikastetxeetan obrak egiteko
Udalaguntza ikastetxeei udalarenak diren eraikinetan
obrak egiten laguntzen duen
Eusko Jaurlaritzaren programa bat da.
2023an, Eusko Jaurlaritzak onartu zuen
programa horri 10 milioi euro ematea.
Orain, Eusko Jaurlaritzak erabaki du
950 mila euro gehiago ematea.
Beraz, Udalaguntzarako laguntza
ia 11 milioi eurokoa izango da.
Horrekin, Eusko Jaurlaritzak erantzun nahi die
eskakizunak betetzen dituzten eskabide guztiei.
Programa honi esker, 395 proiekturi
lagundu ahal izango zaie,
aurreko laguntzetan baino 60 gehiago.
Gainera, aurten ere laguntzak emango dira,
eraikinak energia-gastuan eraginkorragoak izan daitezen
eta energia berriztagarriak erabiltzen hasteko.
Euskadiko Hauteskunde Batzordeko kideei ordaintzea
Eusko Jaurlaritzak onartu du 2024ko apirilaren 21eko
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
Euskadiko Hauteskunde Batzordean lan egin zuten
pertsonek jasoko duten diru kopurua.
Euskadiko farmazia jagoleen sarea
Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Osasun Sailaren
eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako farmazialarien
elkargoen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko.
Hitzarmen hau Euskadin Farmazia Jagoleen Sarea
sortzeko da.
Sarearen helburua da medikamentuak
seguruak direla zaintzea eta pazienteengan
sor ditzaketen erreakzio txarrei buruz duten
edozein zalantza jakinaraztea.
Horretarako, Euskadiko Zaintza Farmakologikoko
Unitatearekin lan egingo du.
Gainera, honako hauek behatuko dituzte:
- txertoak
- publizitate-sendagaiak, hau da,
medikuaren errezetarik behar ez dutenak. - sendabelarrak, hau da, gaixotasunak
sendatzeko landareak erabiltzen dituztenak. - homeopatiako sendagaiak.
Gure Artea 2024 saria
Eusko Jaurlaritzak Gure Artea 2024
sarien deialdia onartu du.
Sari hauek euskal arte garaikideko
eta euskal kulturako artisten lana aitortzen dute.
2024an 3 sari emango dira honako hauek aitortzeko:
- artisten ibilbidea
- sormen-jarduera
- arte plastikoetako hainbat eragileren jarduera,
hala nola pintura, eskultura...
eta ikusizko arteak, hala nola argazkigintza...
Emakume kirolariek lehiaketetan gehiago
parte har dezaten sustatzeko laguntza
Eusko Jaurlaritzak 700 mila euroko laguntza onartu du
emakume kirolariek Euskaditik kanpoko lehiaketetan
eta emakumezkoen kirol ligetan parte har dezaten.
Laguntza honekin, Eusko Jaurlaritzak nahi du
emakume kirolari gehiagok 2024an
parte hartu ahal izatea beste herrialde batzuetako
lehiaketetan eta liga ofizial nazionaletan.
2024an, 2023an baino 100 mila euro gehiago emango dira.
Tasio filmaren zaharberritzea
Euskadiko Filmategiak zaharberritu du
Montxo Armendarizen Tasio filma.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren
laguntzari esker egin ahal izan da.
Film hau maiatzaren 15ean ikusi ahal izango da
Canneseko Zinemaldian,
Classics (klasikoak) saila inauguratuko baitu.
Eusko Jaurlaritza oso pozik dago albiste honekin,
euskal kultura eta zinema beste herrialde batzuetan
ezagutarazteko aukera paregabea baita.
Gainera, Euskadiko gazteek euskal zinemarentzat
hain garrantzitsua den pelikula hau ere
ikusi ahal izango dute gaur egungo filmen kalitatearekin.