Eusko Jaurlaritzako Kuttunak programak 2 urte bete ditu
2022ko maiatzaren 7an martxan jarri zen
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia
eta Gizarte Politiketako Sailaren Kuttunak programa.
Beraz, programak 2 urte bete ditu.
Programa honekin, Eusko Jaurlaritzak
laguntza psikologikoa eta soziala eskaintzen die
kartzelan dauden pertsonen seme-alabei.
Kuttunak programa berritzailea da
eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du
kartzelei buruzko politika propioak kudeatzeko
eta egiteko eskumena duenetik.
Berriztu elkarteak kudeatzen du Kuttunak programa
eta, horretarako, 210 mila euroko laguntza
jasotzen du urtero.
Kuttunak programa
Kuttunak programak laguntzen die
kartzelan dauden pertsonen seme-alabak diren
3 eta 18 urte bitarteko adingabeei.
Adingabe hauetako batzuek
bai ama, bai aita, biak kartzelan dituzte.
Adingabeei hezitzaile batek eta psikologiako
profesionalek laguntzen diete.
Bizi duten egoera ulertzeko eta horri aurre egiteko
laguntza eta tresnak jasotzen dituzte.
Programaren helburuak hauek dira:
- Adingabeek bizi duten egoeragatik
izan ditzaketen arazoak murriztea. - Sortzen dien kaltea erreparatzea.
- Gizarteratzen eta behar dituzten
gai pertsonal guztietan laguntzea.
Kuttunak programa 3 fasetan banatzen da
eta hau egiten da fase bakoitzean:
- Egoera aztertu.
- Profesionalen eta adingabeen artean harremanak izan.
- Prozesua amaitu.
Profesionalek gai hauek lantzen dituzte:
- Adingabeak kartzelan sartu aurretik amarekin
edo aitarekin zuen harremana. - Kartzelan dagoen bitartean duten harremana.
- Kartzelan egoteak esan nahi duena eta gertatzen dena.
Batzuetan, adingabeari ama edo aita
benetan non dagoen esaten zaio.
Kasu honetan, asko zaintzen da:
- nork kontatzen dion adingabeari
- nola kontatzen zaion
- zenbat informazio ematen zaion.
Programan, banaka eta taldeka egiten da lan.
Adingabeek eta gurasoek hainbat jarduera
egiten dituzte elkarrekin
eta jarduera solidarioetan ere parte hartzen dute.
Adingabeak gehienez urtebetez egon daitezke programan.
Batzuetan, programa amaitu ondoren,
arduradunak beste denbora batez izaten du
harremana adingabeekin.
Horrela ez da harremana bat-batean eteten.
Kuttunak programan 10 adingabek har dezakete parte.
Baina bi urte hauetan gehiago izan dira
familia bereko adingabe guztiek
parte hartu ahal izan dezaten.
Kuttunak programaren datuak eta emaitzak
2023an, Kuttunak programak 18 adingabeei
lagundu zien, 10 neska eta 8 mutil.
Adingabeen adinak hauek ziren:
- 3 eta 6 urte bitartekoak, ehuneko 11 ziren.
- 7 eta 10 urte bitartekoak, ehuneko 28 ziren.
- 11 eta 14 urte bitartekoak, ehuneko 50 ziren.
- 15eta 18 urte bitartekoak, ehuneko 11 ziren.
Gainera, adingabe horien guztien
ehuneko 55ek aita zuen kartzelan.
Eta ia ehuneko 45ek ama zuen.
2024an, 11 adingabek parte hartzen dute programan.
Eta 4 pertsona daude itxaron-zerrendan.
Berriztu elkarteko kideak oso pozik daude
programaren emaitzekin.
Izan ere, adingabeen eta haien gurasoen komunikazioa
hobetu da eta familia-bisita gehiago egiten dira.
Gainera, adingabeen egoera asko hobetu da
ikastetxeetan eta oso nota onak izan dituzte.