(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Palestinako errefuxiatuentzako laguntzak handitu ditu

2024-04-30
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
 
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.
 
Palestinako errefuxiatuentzako laguntzak
 
Eusko Jaurlaritzak onartu du eLankidetza
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak
milioi 1 euroko laguntzak ematea UNRWAri,
Palestinako errefuxiatuei laguntzeko Nazio Batuen Agentziari.
 
Laguntza horren bidez, ziurtatu nahi da
errefuxiatu palestinarrek lehenbailehen
jaso ditzatela osasun-zerbitzuak, eraikinak
eta behar adina janari ez dutenentzako elikagaiak.

Gainera, UNRWAren Lanbide Heziketako programa
hobetzen lagundu nahi du.
 
Tokiko elikagaien salmenta
 
Eusko Jaurlaritzak dekretu berria onartu du
saltzen diren tokiko elikagaiek
bete beharreko baldintzak arautzeko.
 
Dekretu berriak honako gai hauek definitzen ditu:
  • Produktuek bete behar dituzten
    higiene eta osasun baldintzak.
  • Produktua non sortzen den eta produkzioak
    eta saltzeko banaketak dituen etapak.
  • Zer informazio agertu behar den etiketetan,
    hala nola, osagaiak, alergiak eragin ditzaketen,
    jasangarritasun-arauak betetzen dituen...
  • Nola egin behar den produktu horien publizitatea.
 
Dekretu honen bidez, Eusko Jaurlaritzak
tokiko elikagaiak ekoizten dituzten pertsonei
salmentak handitzen lagundu nahi die.
Eta hori lortzeko, jakitera emango dira
bertako produktuak, ekoizleen lana
eta bertako elikagaiak erosteak dituen abantailak.
 
Gainera, kontsumitzaileei ere lagunduko zaie,
horrela jakin ahal izango dutelako
zer produktu mota erosten ari diren,
nola ekoizten diren eta zenbat balio duten.
 
Itsasoratu programa
 
Eusko Jaurlaritzak Itsasoratu programa onartu du.
Programa honek ikasleei arrantza-ontzietan
denboraldi bat pasatzeko aukera ematen die,
nabigazio eta arrantzari buruzko prestakuntza osatzeko.
 
Honen bidez, gazteak lanbide horretan
aritzea sustatu nahi da, batez ere emakumeak.
Horregatik, 1.000 euro gehiago emango zaizkie
programa honetan sartzen diren emakumeei.
 
Garraio publikoko langileentzako laguntzak
 
Eusko Jaurlaritzak laguntzak ematea onartu du
2024an lana utzi behar duten garraio publikoko langileei,
63 eta 64 urte artean badituzte edo erabateko ezintasuna
edo baliaezintasun handia aitortuta badute.
 
Aurten, Eusko Jaurlaritzak 450 mila euro
gastatuko ditu laguntza horietan.
Laguntza hau 2000. urtetik dago martxan.
 
Osasunaren arloko laguntzak
 
Eusko Jaurlaritzak osasunaren arloan
laguntzak hauek ematea onartu du:
 
  • Osasuneko irabazi asmorik gabeko elkarteentzako
    300 mila euro emango dira
    elkarte horietan parte hartzen duten
    gaixoen eta familien bizi-kalitatea hobetzeko.
 
  • 6 milioi euro emango dira
    osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako.
    Iaz baino 200 mila euro gehiago gastatuko dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan