(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko du Protonterapia unitate berria minbizia tratatzeko

2024-01-30

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Protonterapia unitate berria minbiziaren aurka

 

Eusko Jaurlaritzak eraikin berri bat egingo du
eta bertan Protonterapia unitate bat jarriko du martxan.

 

Protonterapia minbizia protoiekin tratatzeko
erradioterapia mota bat da.
Protoia atomoaren barruan dagoen parte txiki-txikia da.

 

Terapia berria da eta ez du hainbeste albo-efekturik,
eta ez ditu hainbeste kaltetzen gorputzeko
beste eremu osasuntsu batzuk.
Teknologia aurreratuagoa erabiltzen du
minbizia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko
eta gaixotasun horrek eragindako
heriotza-arriskua murrizteko.

 

Eusko Jaurlaritzak 60 milioi euro gastatuko ditu
Donostian unitate berri hori eraikitzeko
eta Euskadi osoari eta gertuko beste lurralde batzuei
eskainiko die zerbitzua.

 

Tratamendu mota hori ez dago leku askotan
eta Euskadi izango da martxan jarriko duen
estatuko lehen erkidegoetako bat.

 

Proiektu honen bidez, Eusko Jaurlaritzak
osasun-teknologia bultzatu nahi du,
horrela Euskadin arreta hobetzen jarraitzeko.

 

Martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzak
dagoeneko hasi du eraikina eraikitzeko lizitazioa.
Eraikina 2 urteko epean eraikiko da.

 

Aroa, euskara sendotzeko plan berria

 

Eusko Jaurlaritzak Aroa plan berria onartu du
datozen 10 urteetan euskara sendotzeko.

 

Euskararen Aholku Batzordea 2 urtez aritu da
plan horretan lanean.
Eta plan honekin lortu nahi dute
gizarteak azken 10 urteetan izan dituen aldaketei erantzutea
eta euskara egunerokotasunean sendotzea.

 

Planak 5 helburu ditu:

  • Euskara ikastea errazagoa izatea.
  • Haur eta gazteen aisialdiko, kulturako
    eta kiroleko eskolaz kanpoko jardueren giroa
    euskaraz izatea eta garatzea.
  • Euskara gehiago erabiltzea eta euskaraz
    eduki gehiago izatea Interneten eta teknologian,
    hala nola ordenagailuetan, mugikorretan...
  • Euskaraz lan gehiago egin ahal izatea.
  • Euskarazko eduki gehiago sortu eta kontsumitu ahal izatea
    gai guztietan, hala nola kulturan, aisialdian, kirolean...

 

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak herritarrekin
eta erakundeekin batera egingo du lan.

 

Kirol-apustuetako iruzurraren aurka

 

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu du
Estatuko Administrazio Orokorrarekin,
Ertzaintzak Apustuen Merkatuaren Ikerketa
Globaleko Zerbitzuarekin batera lan egin dezan.

 

Estatuko ikerketa-zerbitzu honek
kirol-apustuei buruzko informazioa
ikertzen eta partekatzen du administrazioekin.

 

Helburua da Euskadiko kirol lehiaketa
eta apustuetan iruzurra saihestea.

 

Horretarako, Ertzaintzak programa informatiko bat
erabili ahal izango du gai horri buruzko informazioa
lortzeko eta beste administrazio batzuekin partekatzeko
eta kriminalen sareak edo taldeak ikertzeko.

 

Zor publikoa

 

Eusko Jaurlaritzak zor publikoa  jaulkitzeko baimena eman du
800 milioi euro baino gehiago mailegatu ahal izateko.
Hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko
Aurrekontu Orokorren Legearen barruan sartzen da.

 

Mailegu horiek eurotan edo beste edozein
moneta-motatan eman ahal izango dira.
Gainera, 50 urtean itzuli ahal izango dira,
gehienez ere.

 

Etxegabetutako pertsonentzako laguntzak

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu du
Eudelekin  eta Botere Judizialaren
Kontseilu Nagusiarekin (BJKN).
Hitzarmen honek 4 urte iraungo du.

 

Hitzarmen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak jarraitu nahi du
etxegabetze-egoeretan ahulenak diren pertsonei laguntzen.
Etxegabetze horiek egiten dira ohiko etxebizitzaren
hipoteka edo alokairua ordaindu ezin izan dutelako.

 

Horretarako, 2013tik Eusko Jaurlaritzak
babes publikoko 280 etxebizitza eskaini dizkie
etxegabetze-egoerak jasaten dituzten pertsonei.

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan