(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuarekin bildu da transferentzia berriak negoziatzeko

2023-12-19

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.

 

Transferentziei buruzko bilera

 

Gaur bilera bat egingo da Madrilen
Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean
Euskadik eskumen berriak izan ditzan negoziatzeko.
Hurrengo 3 hilabeteetan zehar
3 transferentzia berrien eskualdatzea negoziatuko da.

 

Sektore publikoko datuen gobernantza

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du
Euskal Autonomia Erkidegoko
sektore publikoko Datuen Gobernantzarako Estrategia. 

 

Estrategia honek lortu nahi du
euskal sektore publikoko datuak
ahalik eta modu onenean erabili daitezela
eta balio dezatela lan-prozesuak gidatzeko
eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko.

 

Orain arte ez zegoen eredu eraginkor bat
erakundeen artean datuak ondo erabiltzeko,
berrerabiltzeko eta partekatzeko.

 

Gobernantza estrategia berri horri esker
datuak, informazioa eta ezagutza errazago,
azkarrago eta seguruago partekatu ahal izango dira.

Eta sektore publikoak gaitasun handiagoa izango du
aztertzeko, aurreikusteko eta erabakiak hartzeko.

 

Gobernu Kontseiluaren beste akordioak

 

  • 2023-2024 Sendotu programa:
    Finantzen Euskal Institutuak 17 milioi eurotik
    gorako maileguak emango dizkie
    nekazari- eta elikadura-sektoreko enpresei.
    Sendotu programaren helburua da sektore horiek
    beren ekonomia hobetu, enpleguak sortu
    eta lan-eremuko bizitza hobetu dezatela.

 

  • Hezkuntza: 5 milioi euro gastatuko dira
    Lanbide Heziketako 17 ikastetxetan
    25 gela interaktibo martxan jartzeko laguntzetan.
    Helburua da gelak teknologia berrietara egokitzea.
    Izan ere, gela horiek hezkuntza-lana
    eta taldeko lana hobetzea ahalbidetzen dute.

 

  • Euskara: HABE eta Euskal Herriko Unibertsitatearen
    Euskara Institutuaren arteko hitzarmena sinatu da
    “Euskararen Jabekuntza Helduaroan”
    unibertsitateko titulu berria sortzeko.
    Ikasketa horiek, 2024-2025 ikasturtetik aurrera
    egingo dira Eibarko ingeniaritza eskolan.
    Helduen euskara irakasleei eta hizkuntza irakasteko
    teknikariei zuzenduko zaizkie.

 

  • Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak:
    Milioi eta erdi euro baino gehiago ematea onartu da
    bulego horietan egiten den lanari laguntzeko.
    Hor egiten den lana oso garrantzitsua da
    kontsumitzaileen eta erabiltzaileen
    eskubideak defendatzeko.
    Doako informazio-zerbitzuak dira
    eta pertsonei laguntzen diete
    erreklamazioak jartzen, izapidetzen
    eta gatazkak konpontzeko bitartekotza egiten dute.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan