(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskadiko Gardentasunaren Lege-proiektua

2023-11-28

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
eta Olatz Garamendi Gobernantza Publiko
eta Autogobernuko sailburuak,
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Euskadiko Gardentasunaren Lege-proiektua

 

Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu hau onartu du
eta helburu nagusi hauek ditu:

 

  • Administrazioaren gardentasuna
    herritarren aurrean.
  • Herritarrak gai publikoetan
    parte-hartzera animatzea.
  • Gobernu programa bakoitzaren ekintzak bete diren
    denbora errealean kontuak ematea

 

Legearen atal batek publizitate aktiboari buruz hitz egiten du.
Hau da, administrazioek hartzen dituzten erabakiei buruz
nahitaez ezagutarazi behar den informazioa.
Administrazioek esan beharko dute:

 

  • Zer erabaki hartzen dituzten.
  • Nola hartzen dituzten.
  • Nola antolatzen diren zerbitzuak.
  • Nor diren arduradunak.
  • Nola erabiltzen diren funts-publikoak,
    hau da, zenbat diru gastatzen den
    neurriak martxan jartzeko.

 

Legen horren beste berri bat da
Gardena-Gardentasunaren Euskal Agintaritza
sortuko dela.

 

Edonork erreklama dezake organo horren aurrean:

  • Informazio publikoa eskuratzea ukatu zaionean.
  • Eman zaion informazioarekin ados ez dagoenean.

 

Sailburuak esan du lege hori
herritarrekin konpromiso bat dela
eta politika publikoak hobetzeko eta herritarrek
bereago eta hurbilago sentitzeko balioko duela.

 

Gobernu Kontseiluaren beste akordioak

 

  • Euskadiko Administrazioaren Urteko Kontratazio Plana.
    2024an aurreikusten da 223 kontratu publiko egingo direla
    eta ia 300 milioi euro balioko dute.
    Sektore Publikoko Kontratuei buruzko legearen arabera,
    erakunde bakoitzak denboraz ezagutarazi beharko du
    egingo dituen kontratuak.

 

  • Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako
    merkataritza-ganberen arteko lankidetza-hitzarmena.
    Hitzarmen horrek laneko BGAE bat jarriko du martxan
    kotizazio eta prestazio bajuak izan ohi dituzten
    beren konturako langileentzat edo autonomoentzat.
    Eusko Jaurlaritzak 100 mila euroko dirulaguntza
    emango die merkataritza-ganberei.

 

  • Zientzia eta ikerketa programa.
    Eusko Jaurlaritzak 800 mila euro ematea onartu du
    2024 eta 2026 bitartean oinarrizko ikerketako
    edo ikerketa
    aplikatuko proiektuak egiteko.
    Eta beste 200 mila euro kongresuak
    eta ikerketa zientifikoei buruzko bilerak antolatzeko.

 

  • Elebide, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua.
    Eusko Jaurlaritzak Elebideren 2022ko txostena onartu du.
    2022an 2021ean baino 65 intzidentzia gutxiago egon ziren
    hizkuntza eskubideen aurkako jokaerengatik.

 

Guztira, iaz 212 intzidentzia egon ziren:
178 euskara ezin erabiltzeari buruzko kexak izan ziren
eta 7 gaztelania ezin erabiltzeari buruzkoak.
178 kexetatik erdia baino gehiago ondo konpondu ziren.
14 kexa ez ziren konpondu.

 

Bozeramaileak beste gai batzuei buruz ere hitz egin du,
hala nola Hezkuntza Legeari buruz.
Esan du legeak dituen 121 artikulu horiek
alderdi politikoen akordio eta lanarekin egin direla.
Horregatik, ez du ulertzen horietako batzuek
kontrako botoa eman izana legearen idazkeran
xehetasun txiki batekin ados ez egoteagatik.

 

Garamendi sailburuak transferentziei buruz hitz egin du.
Esan du bere saila gobernu osatu berriarekin
harremanetan jarri dela gai honetan aurrera egiteko.

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan