(ebaluazioan)
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Adineko pertsonen gizarte zentroak teknologia berrietara egokitzen dira

2023-11-27

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun,
Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da.
Gaur Erandion egon da Helduak Zabaltzen
programaren aurrerapenak aurkezteko.

 

Helduak Zabaltzen programa Eusko Jaurlaritzak
duela urtebete jarri zuen martxan
Euskofederpenekin batera.

 

Programaren helburua da
Euskadiko adinekoen gizarte-zentroak
garai berrietara egokitzea
eta digitalizazio prozesuan laguntzea.
Hau da, teknologia berriak
beren zerbitzuetan erabiltzea.

 

Melgosak esan du adineko pertsona mota berri bat dagoela,
ez direla lehengoak bezalakoak
eta beste gauza batzuk nahi dituztela.
Denbora gutxian gizartean, teknologian eta kulturan
aldaketa asko bizi izan dituzten pertsonak dira.
Horregatik aldatu dira beren interesak
eta denbora nola pasatu nahi duten.


Zentroetan programatzen diren jarduerek
adineko pertsonak aintzat hartu behar dituzte,
interesgarriak eta erakargarriak izan daitezen.

 

Hala egin dute Erandioko kasuan.
Helduak Zabaltzen programak
zentroak digitalizatzeko aukera eman du,
adinekoen eta Udaleko ordezkarien parte-hartzearekin.

 

Besteak beste, hauek sortu dituzte:

  • Web-orri bat
  • Sare sozialetako profilak
  • “La trastienda de la sabiduría”(jakinduriaren atzealdea)
    izeneko podcast bat.

 

Azken 40 urteetan, Euskadin
65 urtetik gorako biztanleria asko hazi da.
Biztanleria osoaren ehuneko 23 da dagoeneko.
Gizartearen aldaketa horren ondorioz,
beharrezkoa da zerbitzuak dinamikoagoak izatea
eta adinekoen beharretara egokitzea.

 

Aurten, Helduak Zabaltzen programa
beste landa-eremu batzuetan probatuko da,
hala nola, Kanpezun, Araban eta Arratzun, Bizkaian.

 

Aurkezpenean, sailburuaz gain izan dira
Aitziber Oliban Erandioko alkatea,
Maite Pérez Erandioko Gizarte Arloko zinegotzia,
Pilar García Altzaga-Erandio Erretiratuen presidentea
eta Laura Fernández Matia Institutuko ikertzailea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan