(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioaren alde, batez ere gazteengan

2023-11-21

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,
Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza
eta Garraioetako sailburuak,
Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia
eta Gizarte Politiketako sailburuak
eta Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Abiadura Handiko Trena (AHT)

Eusko Jaurlaritzak onartu du Abiadura Handiko ADIFen
eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren arteko hitzarmena,
Bilboko Abandoko geltokirako sarrera izango den
Abiadura Handiko Trenaren zatiko obrak egiteko.

 

ADIFek dagoeneko egin du Galdakao-Basauri zatia,
orain 6,2 kilometroko tunela egingo du.
Tunel horrek Basauri Bilboko erdialdearekin lotuko du.

 

Arriola sailburuak esan du Eusko Jaurlaritza
eraikitze honetan partaide dela,
urte askotako esperientzia baitu
Euskal Trenbide Sareak egin dituen
AHTaren obra ezberdinetan.

 

Osasun mentala

 

Sagardui sailburuak 2023-2028
Osasun Mentaleko Estrategia aurkeztu du.

 

Estrategia horren bidez herritarren osasun mentala
hobetu nahi da pertsonak artatzearen
eta familiei arreta eta laguntza ematearen bidez.

 

Hori lortzeko ekintza hauek jarriko dira martxan:

  • Elikadura-jokabidearen arazoak tratatzeko
    bi zentro berri eraikitzea.
  • Araba ESI eta Barrualde ESI hobetzeko
    milioi erdi euro baino gehiago.
  • Psikiatra, psikologo kliniko eta erizain gehiago.
  • Haur eta gazteentzako eguneko ospitaleko
    16 plaza berri Gipuzkoan.

 

Indarkeria matxistaren aurkako eguna

 

Azaroaren 25ean ospatzen da Emakumeen aurkako
indarkeria matxista ezabatzeko Nazioarteko Eguna.
Eusko Jaurlaritzak gai honi buruzko adierazpen bat onartu du.

 

Sagardui sailburuak esan du Eusko Jaurlaritza
indarkeria matxista mota guztien aurka dagoela
eta horrekin amaitu ahal izateko,
gizartearekin eta beste erakunde batzuekin
lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen duela.

 

Aurtengo adierazpenean, lan honetarako
gazterian eta belaunaldi berrietan jarri nahi izan da arreta.
Erakundeek, hezitzaileek, komunikabideek, familiek...
guztion artean lortu behar da gazteek ez sexua lotzea
emakumeak makurrarazten eta azpiratzen dituzten
indarkeriazko portaerekin.

 

Gobernu Kontseiluaren beste akordioak

 

  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren
    eta HABEren arteko akordioa
    Euskal Polizian sartuko diren
    ertzainek eta ikasleek euskara ikas dezaten.

 

  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Erregelamendua onartzea.
    Honen legea Eusko Legebiltzarrak
    joan den abenduan onartu zuen.
    Erregelamenduak hainbat gai garatzen ditu,
    hala nola, laguntza hori 18 eta 23 urte bitarteko
    pertsonek jaso ahal izatea,
    zer hartzen den premia larriko egoeratzat
    edo aparteko bizikidetza-unitatetzat.

 

  • Haragitarako behien jabeentzako dirulaguntzak,
    Ukrainako gerrak abereak elikatzeko lehengaien
    prezioen igoeran eragin dituen arazoengatik.

 

  • Hezkuntza-sektorerako 10 milioi eurotik gorako dirulaguntzak
    Udalaguntza 2032 programaren barruan.
    Laguntza horiek emango zaizkie udalenak diren
    baina administrazioaren ikastetxe gisa
    funtzionatzen duten eraikinetan
    obrak egiten dituzten ikastetxeei.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan