(ebaluazioan)
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eusko Jaurlaritzak LEP deituko du adimen desgaitasuna duten pertsonentzat

2023-11-18

Eusko Jaurlaritzak 6 plazako
Lan Eskaintza Publikoa (LEP) deituko du
euskal administrazio publikoan lan egiteko.
Plaza horiek adimen desgaitasuna duten pertsonentzat dira.

 

Eusko Jaurlaritzak deialdi hori egin du
pertsona horiek enplegu publikora
gainontzeko gizartearen baldintza berberetan
sartu ahal izan daitezen lagundu nahi duelako.

 

Deituko diren plazak dira:

 

Deialdi honetan aurkez daitezkeen pertsonek
honako hauek bete behar dituzte:

  • 16 urtetik gorakoak izatea.
  • Ehuneko 33ko edo gehiagoko adimen desgaitasun izatea.
  • Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea
    (edo beste edonongoa sukaldeko laguntzailearen plazarako).
  • Lan mota horretarako zereginak egiteko gai izatea.
  • Beste administrazio publikoko lan batzuetatik
    diziplina arrazoiez kaleratua ez izatea.

 

Eskabideak aurkez daitezke: 2023ko azaroaren 21etik abenduaren 20ra arte.
Hautaketa probak: 2024ko lehen hiruhilekoan.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan