(ebaluazioan)
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Jakitun programaren bigarren saioa mundu digitalean dagoen emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoa izan da

2023-11-14

Jakitun duela urtebete hasi zen
Emakunderen programa bat da.
Eusko Jaurlaritzan lan egiten duten
teknikariei eta politikariei zuzentzen zaie.

 

Jakitun programaren helburua da
pertsona horiek gai interesgarriren batean
adituak diren pertsonekin biltzea.

 

Miren Elgarrresta Emakundeko zuzendariak
Jakitun programaren bigarren topaketa aurkeztu du.
Landu den gaia ziberindarkeria izan da.
Teknologia berrien bidezko indarkeria
jazarpen, kontrol eta umiliazio modu bat da.

 

Gai hori ezagutzea oso garrantzitsua da
emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen laguntzeko
eta indarkeria jasaten dutenentzako arreta hobetzeko.
Jakitun programako saio honetan parte hartu dute
feminismoan eta teknologian esperientzia duten
4 emakume adituk.

 

Adituek hainbat hitz azaldu dituzte:
ziberfeminismoa, misoginia digitala edo ziberindarkeria.

 

Horietako bat Vigoko Unibertsitateko
Águeda Gómez soziologoa da.
Eta indarkeria matxista digital
mota ezberdinei buruz hitz egin du.

 

Beste adituetako bat da
Granadako Unibertsitateko Rocío Vizcaíno.
Eta hauei buruz hitz egin du:
gizarteak nola ikusten duen sexu-ziberindarkeria
eta nola eragiten dion biktimei arreta emateari.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan