(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritza gizartean indarkeriaren aurka dago, baita futbolean gertatzen dena ere

2023-11-14

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu
eta 2019ko Euskal Kultura Ondarearen Legea
aldatzeko proposamenari buruz hitz egin du.

 

Lege honek babesten ditu
balio artistikoa eta historikoa duten
Euskadiko eraikinak, monumentuak,
espazioak eta beste kultura-ondasun batzuk.

 

Gobernuan dauden EAJ eta PSE alderdien
proposamena da legeak hobeto defini ditzala
kultura-ondasun horiek.

 

Indarkeria futbolean

 

Bozeramaileak ere iritzia eman du
asteburuan Euskadin futbol partida batean
egon ziren indarkeriazko gertakariei buruz.
Esan du Eusko Jaurlaritzak
gizartean indarkeriari uko egiten diola
eta futbolaren munduan ere ezin dela onartu.

 

Gainera gogorarazi du duela 4 urtetik hona
sistema bat dagoela Euskadin kirol-munduan
gero eta errespetu, kiroltasun eta indarkeriarik ez
gehiago edo gutxiago dagoen aztertzeko.
Horri kiroltasun-indizea deitzen zaio
eta puntuazioa igo egin da urtero;
orain 10etik ia 9 puntukoa da.

 

Bozeramaileak esan du puntuazioa ona bada ere,
lanean eta elkarlanean jarraitu behar dela hobetzeko.

 

Irisgarritasun unibertsala

 

Eusko Jaurlaritzak agindu bat onartu du
udalei 5 milioi euroko laguntzak emateko eta arautzeko,
irisgarritasun unibertsalarekin zerikusia duten ekintzak
martxan jartzeko.

 

Laguntzak honako hauetarako emango dira:

  • Irisgarritasun-plan zabalak egitea
    zerbitzu publikoetan eta informaziokoetan.
    Kontuan hartuko dituzte oztopo arkitektonikoak,
    baita ikusmenekoak, kognitiboak,
    entzunezkoak edo organikoak ere.
  • Ingurune fisikoan egokitzapenak egitea,
    adibidez, igogailuak, plataformak,
    seinaleztapena hobetzea...

 

Albaitarien errezeta elektronikoa

 

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu du
bere Osasun Sailaren eta Garapen, Iraunkortasun
eta Ingurumen Sailaren artean
eta Euskadiko albaitarien eta farmazialarien elkargoekin.

 

Akordioa albaitaritzako errezeta elektronikoa
martxan jartzeko da.
Animalientzako sendagaiak errezeta mota honekin
lortu ahal izango dira orain.


Horri esker:

  • sendagai horiek hobeto erabili eta kontrolatuko dira.
  • animaliak seguruago eta osasuntsuago egongo dira.

 

Kontrola PRESCRIVET izeneko
plataforma informatiko batetik egingo da.
Abeltzaintzako ustiategien jabeek, farmaziek, albaitariek
eta botikak egiten dituzten enpresetako saltzaileek
erabili ahal izango dute.

 

Beste laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du hurrengo laguntzak ematea:

 

  • 2024an 250 milioi euro baino gehiago
    Zuzenbidean lizentziatura edo graduatua duten
    40 pertsonari epaile eta fiskala izateko
    ikasketetarako sarbidea prestatzen laguntzeko.

 

  • 30 mila euro HEKIMEN elkartearentzat
    eraldaketa digitaleko proiektuak egin nahi dituzten
    euskarazko komunikabideentzat.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan