(ebaluazioan)
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak proposamenak egin ditu Europako desgaitasun eta aparkatzeko txartelak hobetzeko

2023-11-12

Pasa den irailaren 6an,
Europako Batzordeak proposamen bat aurkeztu du
direktiba berria egiteko honako hauei buruz:

  • Europako Desgaitasun txartela
  • Europako desgaitasuna duten pertsonek
    Aparkatzeko txartela.

 

Txartel horien bidez, ziurtatzen da
Europar Batasuneko herrialde kideetako
eta eskualdeetako desgaitasuna duten pertsonak
zerbitzuetara heldu daitezkeela,
baldintza berberetan eta inolako diskriminaziorik gabe.

 

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia
eta Gizarte Politiketako Sailak
gauza batzuk proposatu dizkio
Europako Batzordeari direktiba hobetzeko.

 

Proposamen horiek egin ditu Europako Batzordearen
“Have you say” kanalaren bidez.
Bertan, erakundeek, elkarteek eta herritarrek
ekarpenak egin ditzakete,
direktibak egiten dituzten pertsonek
iritzi horiek kontuan izan ditzaten.

 

Eusko Jaurlaritzak ekarpenak egin ditu
honako gaiei buruz:

  • non eta nork erabil ditzakeen txartel horiek
  • doakoak izan daitezela
  • noiz eta nola berritu behar diren
  • erabilerari buruzko informazioa emateko kanpainak egitea
  • txartelen erabilera desegokia egitea saihestea
  • edo erabilerari buruzko datuak hartzeko orduan,
    emakumeen eta gizonen datuak bereiztuta hartzea.

 

Europako Batzordearen txartelei buruzko proposamenak dio
herrialde bakoitza arduratzen jarraituko dela
pertsona baten desgaitasun egoera ebaluatzeaz eta aitortzeaz
eta aparkatzeko eskubidea emateaz.

 

Gai horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak proposatu du

Europako eskualdeei ere ematea
txartelak erregistratzeaz, emateaz eta berritzeaz
arduratzeko aukera.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak proposatu du
Europa mailan, herrialdeetako, eskualdeetako
eta udaletako txartelei buruzko informazioa koordinatzea.

 

Txartelen diseinuak Europar Batasuneko
jarraibideei jarraituko die.

 

Txartelak ezagutaraztea

 

Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia
eta Gizarte Politiketako sailburuak
esan du garrantzitsua dela:

  • txartelak ezagutarazteko kanpainak egitea
  • lankidetza egitea trafiko, garraio
    eta gizarte-zerbitzu sailekin
  • Europako Batzordeko webgune bat izatea
    txartelei buruzko informazioarekin,
    Europar Batasuneko hizkuntza guztietan
  • iruzurraren aurka borrokatzea,
    hau da, txartelen erabilera okerraren aurka.
    Txartelen erabilera okerra egiten bada,
    baliogabetu behar dira
    edo txartelak itzultzera behartu behar da,
    isunak jartzeaz gain.

 

Sailburuak hitz egin du txartelen erabilerari buruz
dauden datuei buruz: ez dago gizonen eta emakumeen
erabilera bereizten duen daturik.

 

Horregatik, ezin da ondo neurtu
pertsona-talde ezberdinengan duten eragina.
Eta hori garrantzitsua izango litzateke,
adibidez, desgaitasuna duten neskek eta emakumeek
aukera gehiago dituzte isolamendua
eta bestelako diskriminazioak jasateko.

 

Europako Batzordearen direktiba berriak
sartu nahi ditu txartel horien erabiltzaile gisa
Europar Batasunetik kanpoko
beste herrialde batzuetakoak diren
baina herrialde kideren batean
legez bizi diren pertsonak ere.

 

Direktibak jarraituko dituen urratsak

 

Direktiba berria onartzeko
honako urrats hauek eman behar dira:

  • Europako Parlamentuak
    Batzordearen proposamena aztertuko du.
  • Parlamentuak Europako Kontseiluarekin
    negoziatuko du akordio bat lortu arte.
  • Europako Parlamentuak akordioa berrikusiko du
    eta direktiba onartuko du.

 

 

Iruzkin bat
  • Argazkia Fernando Lourdes Peco
    2023-11-12

    Yo propondria la existencia de 2 tipos de tarjetas, 1º la que se adjudique a un minusvalido con carnet de conducir y 2º tarjetas a los que son minusvalidos y no conducen. Digo esto porque las personas que llevan en su vehiculo a personas discapacitas utilizan estas tarjetas cuando la persona interesada no va dentro del vehiculo y eso esta prohivido. Asi podriamos diferenciar realmente quien esta aparcado en una parcela de movilidad reducida.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan