(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak 40 urte betetzen dituen Osakidetzako profesionalen lana baloratu du

2023-11-08

Gaur ekitaldi bat ospatu da
Gasteizko Europa Biltzar Jauregian,
Osakidetza, Euskal Osasun Zerbitzuak
betetzen dituen 40 urteak ospatzeko.

 

Ekitaldi honetan 600 pertsona baino gehiagok
hartu dute parte: ordezkari politikoak, profesionalak,
Eusko Jaurlaritzako zuzendari-ohiak eta sailburu-ohiak.
Baita Iñigo Urkullu Lehendakariak,
Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak
eta Rosa Pérez Osakidetzako Zuzendari Nagusiak ere.

 

Ekitaldi honekin aitortu nahi izan da
1983an sortu zenetik 40 urte hauetan zehar
Osakidetzan egin den guztia.

 

Lehendakariak esan du Osakidetza jaio zela
Euskadiko zerbitzu publikoen parte handi bat izateko,
herritarren beharrei erantzuteko
eta hori gaur egun errealitate da.

 

Gainera, Osakidetzako profesionalek hobetzeko
egiten dituzten proiektuei eta ideiei buruz hitz egin du,
erakunde horren iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko
lan onaren erakusgarri izanik.

 

Osakidetzaren etorkizunari dagokionez,
Lehendakariak ziurtatu du urratsez urrats
eta eguneroko lanarekin munduko
osasun-zerbitzu publiko onenetako bat
izaten jarraitzea lortuko dugula,
pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzua emanez.

 

Lehendakariak eta Sagardui sailburuak ere
eskerrak eman dizkiete 40 urte hauetan
Osakidetzan lan egiten duten milaka profesionalei,
egindako ahaleginagatik, dedikaziogatik
eta konpromisoagatik.

 

Osakidetzaren historiako data garrantzitsuak:

 

1983: maiatzaren 19an Eusko Legebiltzarrak
Osakidetza sortzeko Legea onartu zuen.

 

1984:  Osakidetzaren parte izatera sartu ziren
Santa Marina, Amara, Leza, Santiago Apostol,
Gipuzkoako probintziala, Gorliz, Zamudio, Bermeo,
Zaldibar eta Arabako ospitale psikiatrikoak
eta hiru Foru Aldundien osasun mentaleko zentroak.

 

1987: Arrasateko Debagoiena ospitalea
Osakidetzan sartu zen.
Hiesa prebenitzeko eta kontrolatzeko programa
martxan jarri zen.

 

1988: Osakidetzan sartu ziren: anbulatorioak,

Gurutzeta, Arantzazu, Txagorritxu, Galdakao,

San Eloy eta Zumarragako ospitaleak
eta Arabako erizaintzako unibertsitate-eskola.
Osasun-txartela (OTI) jarri zen martxan,
herrialde osoko lehena.
Gripearen aurkako lehen txertaketa-kanpaina.

 

1990: Haurren Hortz Plana (PADI) sortu zen.

 

1992: Mendaroko ospitalea ireki zen.
Basurtuko ospitalea Osakidetzan sartu zen.
Transplanteak koordinatzeko taldea sortu zen.

 

1995: Bularreko minbizia bahetzeko programa martxan jarri zen
50-60 urte bitarteko emakumeentzat.

 

2001: Donostia ospitalea sortu zen (Arantzazu, Gipuzkoa
eta Amara ospitaleak batu ziren).

 

2002: Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa sortu zen.
e-Osabide laguntza-sistema informatikoa garatu zen.
Euskal Osasun Ikerkuntzaren fundazioa (BIOEF) sortu zen.

 

2008: Kolon eta ondesteko minbiziaren
baheketa-programa martxan jarri zen.
Biodonostia eta Biocruces osasun-ikerketako
institutu gisa sortu ziren.

 

2013: Errezeta elektronikoa martxan jarri zen.

 

2014: Pazientearen Segurtasun Klinikoaren Estrategia.
Helikoptero medikalizatua erabiltzen hasi ziren.

 

2016: Alfredo Espinosa ospitalea sortu zen Urdulizen.
Osabide Global: Lehen Mailako eta Espezializatutako
historia klinikoa bateratu ziren.

 

2020: Pandemiari erantzun zitzaion
eta herritarrentzako koronabirusaren aurkako
txertaketa hasi zen.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan