(ebaluazioan)
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 80 milioi euro jaso ditu Euskadiko turismo jasangarrirako

2023-10-31

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza
eta Kontsumoko sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.

 

Hirugarren Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Plana

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du
Hirugarren Jasangarritasun Turistikoko Plana.
Plan hau azkena izango da eta Eusko Jaurlaritzak
baditu jada aurreko bi planak martxan,
Euskadiko turismoko sektoreari laguntzeko.

 

3 plan horiek Espainiako Gobernuaren
Jasangarritasun Turistikoko Estrategiaren parte dira.

 

Plan honekin, Eusko Jaurlaritzak
ia 20 milioi euro gastatu ahal izango ditu gai honetan.
Guztira hiru planetarako,
Euskadik 80 milioi euro jaso ditu
Europar Batasuneko Next Generation funtsetik.

 

Hiru plan horiekin, 34 proiektu jarriko dira martxan
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Leku desberdinetan egingo diren proiektuak dira,
hala nola, hirietan, herrietan,
landa-eremuetan eta euskal kostaldeko eremuetan.

 

Gainera, proiektu bakoitzak gai desberdinak lantzen ditu:

  • Industria- eta kultura-turismoa: balioa duten
    kultura eta industriaren historiako
    tokiak, objektuak eta ezaguerak ezagutzeko.
  • Ekoturismoa eta natura: garrantzitsuena
    naturarekin harremana da.
  • Enogastronomia: tokiko janari- eta ardo-produktuak
    eskaintzen eta erlazionatzen dituzten lekuak.
  • Bide berdeak: oinez, txirringaz edo zaldiz egiteko
    naturan dauden bideak dira.
    Jada erabiltzen ez diren lehengo trenbideak dira.
  • Adimen turistikoa, aplikazio bat da.
    Datuak eta informazioa aztertzea ahalbidetzen du,
    Euskadi bisitatzen duten pertsonei
    zerbitzu hobea eman ahal izateko.

 

Proiektu horiek jaiotzen dira lurraldeen
eta udalerrien arteko lankidetzatik.
Izan ere, lortu nahi dute ere
baliabideen aniztasuna eskaintzea
Euskadi osoan turismo-eskaintza antzekoa izatea
eta jasangarriak izatea.

 

Proiektu horietako batzuk egiten ari dira jada
eta besteak lizitazio-bidean (lehiaketa) daude,
Euskadik dagoeneko jaso duen diruari esker.

 

Hori guztia posible da euskal instituzio eta erakundeek
eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak
Espainiako Gobernuarekin batera egiten duten
etengabeko lanari esker.

 

Eusko Ikaskuntzari laguntza 

 

Eusko Jaurlaritzak zuzeneko laguntza bat
emango dio Eusko Ikaskuntzari,
Euskadiko herri txikietako tokiko merkataritzaren
eta denden egoera aztertzeko.

 

Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago
Merkataritza mota horren egoerarekin.
Horregatik, gai hau garrantzitsuenetako bat da
Merkataritza 2030 Plan Estrategikoaren barruan.

 

Plan horren bidez, Eusko Jaurlaritzak
egoera ezagutu eta aztertu nahi du,
herri txikietan tokiko merkataritza
hobetzen lagunduko duten politikak egin ahal izateko.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan