(ebaluazioan)
Berriak Segurtasuna
qrcode

Ikasleek Bilboko Itsasmuseumen lapurreta argitu dute

2023-10-30

26 ikastetxek "Forensic Science" proiektuan parte hartu dute.
Proiektu honetan ikasleek hainbat jarduera egiten dituzte
eskola-maila guztietan zientzia, teknologia eta arteak sustatzeko.
Helburua gai hauek etorkizunean lanbide bezala ikustea da,
batez ere nesken artean.

 

Bigarren hezkuntzako ikasleek egin duten jardueretako bat
Ertzaintzak asmatutako lapurreta bat argitzea da:
herrialde desberdinetako lapurrek lapurtu dute
Bilboko Itsasmuseumen erakusten den
Merkataritza arautzeko ordenantzen liburu historiko bat.

 

Ordenantzen liburua oso garrantzitsua da
Itsasmuseumentzat eta Bilboko historiarentzat.
Izan ere, oso zaharra den Ordenantzak
garai bateko itsasoko merkataritza
nola antolatzen zen azaltzen du.

 

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak
polizia zientifiko bihurtzen dira egun batez.
Lapurreta ikertzeko eta argitzeko
metodo zientifikoa erabili dute
eta ikastetxean zientzia eta teknologiari buruz
ikasitakoa praktikan jarri dute.

 

Horrela, beste gai batzuk ere lantzen dira, hala nola:

  • talde-lana.
  • berrikuntza, hau da, gauzak beste era batera egitea.
  • pentsamendu kritikoa eta sortzailea,
    hau da, errealitatea aztertzeko eta ulertzeko gaitasuna
    erabakiak geure kabuz hartzeko.

 

Gainera, ikerketan ere landu dituzte testuinguru historikoa
eta artea eta zuzenbidea bezalako gaiak.

 

Datuak ondo ikertu ondoren,
ikasleek poliziaren aurrean azaldu behar dituzte
lapurretatik ateratako ondorioak.

 

Jardueran parte hartu dute:

  • 10 euskal ikastetxek
  • 10 ikaslek.

 

Jardueran ere lagundu diete
Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak
eta Amaia Agirre Ikaskuntzaren
eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak.

 

Proiektu hau STEAM Euskadi Estrategiaren parte da.
Hezkuntza Sailak, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoak
eta Gaztelueta ikastetxeak antolatzen dute
eta batzorde zientifiko baten laguntza dute.
Batzorde zientifiko hori EHU Euskal Herriko Unibertsitateko
profesional eta irakasleek osatzen dute.

 

Ikasleek begi-ikuskapen praktika egin dute

 

“Forensic Science” proiektuan parte hartu duten 10 ikaslek
begi-ikuspen praktika ere egin dute,
Ertzaintzako Polizia Zientifikoko profesionalek lagunduta.

 

Begi-ikuspen praktika museoan bertan egin dute.
Horrek balio du lapurretaren arrastoak eta datuak
bilatzeko eta jasotzeko.

 

Horretarako, honako gauza hauek egin dituzte:

  • Argazkiak eta lekuaren mapa edo marrazkia egin.
  • Lapurren arrastoak eta aurkitu ditzaketen
    beste gauzak jaso.
  • Jasotako gauzak oso ondo gorde eta katalogatu.

 

Praktika egiteko polizia zientifikoak erabiltzen dituen
baliabide eta material berak erabili dituzte.

 

Gauza horiek guztiek laguntzen dute
lapurreta ikertzen eta argitzen:
nola izan zen, nork egin zuen, zergatik…

 

Orain, ikasleek haien ikastetxean ikertzen jarraituko dute.
Gero, ikerketa amaitzeko datuak eta probak
partekatuko dituzte museoko lapurretaren
epaiketa egingo duten epaileekin.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan